116/2016 FORU DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean, epeen zenbaketarako, 2017. urtean baliogabeak izanen diren egunak zehazten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30.7 artikuluak ahalmena ematen die autonomia erkidegoei epeen zenbaketarako egun baliogabeen egutegia zehazteko, bakoitzak bere lurraldean. Epeen zenbaketarako baliorik gabeko egunak ezartzerakoan, lan egutegi ofizialari jarraitu beharko zaio. Halaber, erkidego bakoitzeko toki entitateen egun baliogabeak ere sartuko dira egutegian.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 746/2016 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri zen.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak azaroaren 22an emandako 1425/2016 Ebazpenaren bidez ezarri dira herrietako 2017ko jaiegunak, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez direnak.

Aipatutako xedapenak ikusirik eta aldez aurretik Toki Araubideko Foru Batzordeak txostena eginda, bidezko da, epeen zenbaketarako, 2017. urtean baliogabeak izanen diren egunak zehaztea.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko abenduaren 21eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Egun baliogabeak Foru Komunitatearen esparruan.

2017. urtean, Nafarroako Foru Komunitatean, honako egun hauek izanen dira...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR