116/2015 FORU AGINDUA, uztailaren 28koa, Osasuneko kontseilariak emana. Honen bidez prozedura ezartzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak prestazio ortoprotesikoa itzultzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Prestazio ortoprotesikoa urtarrilaren 26ko 17/1998 Foru Dekretuan arautu zen, kanpo-protesiei, gurpil-aulkiei, ortesiei eta protesi bereziei buruzkoa baitzen. Foru dekretu haren 7. artikuluak xedatzen duenez, prestazio hauek tramitatzeko administrazio-prozedura, oro har, gastuak itzultzea izanen da.

Gaur egungo egoera ekonomikoan paziente askok ezin diote hornitzaileari aurretik ordaindu prestazioari dagokion zenbatekoa, gero Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari gastuen itzulketa eskatzeko, ez baitute nahikoa baliabide ekonomikorik.

Horregatik guztiagatik, prestazio ortoprotesikoa eskuratu ahal izatea erraztu behar da, pazienteek ez dezaten aurreratu behar prezio handia duten produktuen fakturetako zenbatekoa, eta, halaber, beharrezkoa da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren prestazio ortoprotesikoaren tramitazio administratiboaren prozedura eguneratzea.

Urtarrilaren 26ko 17/1998 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenak ahalmena ematen dio Osasuneko kontseilariari behar diren erregelamenduzko xedapenak eman ditzan, aipatutako foru dekretua aplikatzeko eta garatzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Prestazio ortoprotesikoaren zenbatekoa aurreratzea.

  2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak gehieneko finantzaketaren zenbatekoa aurreratu dezake, 17/1998 Foru Dekretuaren eranskineko katalogoan ezartzen diren protesien, gurpil-aulkien, ortesien eta protesi berezien kasuan, ondoko kasuetako edozeinetan:

    Katalogoan ezartzen den gehieneko finantzaketaren zenbatekoa 1.000 eurotik gorakoa denean.

    Nafarroako osasun sistema publikoko erabiltzaileen datu basean TSI 001 sailkapen-kodea duten asegurudunak edo onuradunak direnean.

    Produktua errezetatu denean laneko istripu edo lanbide eritasun baten ondorioz eta estaldura Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari dagokionean, edo Itsasoko Gizarte Institutuari.

  3. Produktu ortoprotesikoak konpontzeko behar diren zenbatekoak aurreratzeko, aurreko ataleko irizpide berak aplikatuko dira.

  4. Aurrerakina jasotzeko, beharrezkoa izanen da berariazko eskabidea, eta hurrengo artikuluko 2. atalean espedientea tramitatzeko aurreikusitako agiriak erantsi beharko zaizkio.

  5. Aurrerakin hau jasotzen dutenek fakturaren ordainketa frogatu beharko dute, zenbatekoa jaso eta 10 egun igaro baino lehenago.

  6. artikulua. Prestazio ortoprotesikoaren zenbatekoa ordaintzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR