116/2014 FORU AGINDUA, urriaren 31koa, Osasuneko kontseilariak emana. Honen bidez hein batean berritzen dira Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoko kideak, eta Osasuneko kontseilariaren 1994ko otsailaren 17ko Foru Agindua indargabetzen da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Otsailaren 6ko 223/2004 Errege Dekretuak botikekin egiten diren saiakuntza klinikoak arautu zituen. III. kapituluan, jasotzen zuen zer osaera eta eginkizun izanen dituzten Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoek, eta nola baimenduko dituzten beren autonomia erkidegoek.

Nafarroako Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoa urriaren 4ko 308/1993 Foru Dekretuaren bidez sortu zen, Nafarroako Foru Komunitatean ikerketa klinikoaren fasean dauden medikamentu edo produktuekin egiten diren saiakuntza kliniko guztien ebaluazioa egiteko. Gero, ekainaren 24ko 252/1996 Foru Dekretuaren bidez, Batzordearen osaera aldatu zen, eta, martxoaren 29ko 18/2010 Foru Dekretuaren bidez, beste aldaketa bat egin zitzaion.

Osasuneko kontseilariaren otsailaren 14ko 9/2012 Foru Aginduaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoaren osaera hein batean berritu zen. Osasuneko kontseilariaren otsailaren 19ko 20/2013 Foru Aginduaren bidez ere aldatu zen haren osaera: batzordeburu berria izendatu zen, aurrekoak erretiroa hartzeagatik.

Kide bat erretiratu denez eta iragandako denbora kontuan harturik, beharrezkoa da berriz ere hein batean osaera aldatzea.

Bestalde, eta otsailaren 6ko 223/2004 Errege Dekretuaren 14. artikuluarekin bat, Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoek, jarduteko, prozedura normalizatuak prestatu eta bete beharko dituzte. Gutxienez ere artikulu horretan jasotako alderdiei buruzko edukiak izanen dituzte. Arau horrek ez du xedatzen derrigorrezkoa denik barne araubidearen erregelamendu bat onestea batzordearen jardunerako; hortaz, bidezkotzat jotzen da Osasuneko kontseilariaren 1994ko otsailaren 17ko Foru Agindua indargabetzea, haren bidez onetsi baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoaren jardunerako barne araudia.

Lehen aipatutako 308/1993 Foru Dekretuaren 4.3 artikuluak adierazten duenez, Osasuneko kontseilariak, foru agindu baten bidez, izendatuko ditu Ikerketa Klinikorako Batzorde...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR