115/2014 FORU DEKRETUA, abenduaren 23koa, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan Lanbide Heziketako zenbait tituluren egitura eta curriculuma ezartzen dituzten foru dekretuak aldatzen dituena, hots, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoari egokitutakoak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

2008tik, Europa azken berrogeita hamar urteotako krisi ekonomiko latzenaren ondorioak jasaten ari da: lehen aldiz, hogeita bost milioi langabe baino gehiago daude Europan.

Iraganeko arazoak zuzentzea eta Europar Batasuna garapen jasankorrago batera eramatea Batasuneko erakunde eta herrialde guztien erantzukizuna dira. Erronka horiei aurreko egiteko, Europa 2020 Estrategia diseinatu zen, etorkizuneko hazkunderako eta lehiakortasunerako oinarriak ezartze aldera. 2020 Ekintzailetza Plana estrategia horren zati da eta ibilbide-orria ere bada Europak ekintzainletzarako duen gaitasuna askatu eta Europako kultura ekintzailea goitik behera aldatzeko.

2020 Ekintzailetza Planean berehala esku hartzeko hiru arlo proposatzen dira, eta horietako bat, hain zuzen ere, ekintzailetzaren arloan heztea eta prestatzea da, hazkundea eta enrpesen sorrera sustatzeko. Inkestek diotenaren arabera, bigarren hezkuntzan minienpresen programa batean parte hartzen duten ikasleen %15 eta %20 artean, gerora beren enpresa propioa sortuko dute, eta kopuru hori populazioarena baino hiru eta bost aldiz handiagoa da.

Nolanahi ere ekintzailetzaren onura jasotzen duten gazteek enpresa arloko ezagutzak garatzen dituzte, eta funtsezkoak diren gaitasunak eta jarrerak ere bai, esaterako, sormena, ekimena, pertseberantzia, talde lana, arriskuaren ezagutza eta erantzukizuna.

Kultura ekintzailea sustatzeko beharraz oharturik, Hezkuntza Departamentuak zenbait erabaki hartu ditu hezkuntzaren etapa guztietan ekintzailetza garatzeko beharrezkoak diren trebetasunen sustapena sendotzeko, eta bereziki, lanbide heziketako ikasleen artean; erabaki horien artean, besteak beste, curriculumean egindako zenbait aldaketa daude, metodologia berrien garapena eta benetako enpresa batean erabiltzen den tresneriaren aplikazioa. Horiei guztiei esker, posiblea izan da irakaskuntzako eredu praktikoak aplikatzea, ekintza eta ekimen gaitasunak sustatzeko, esperientzian eta egiazko munduko ekintzaileekin izandado harremanean oinarrituz.

Curriculumetan proposatzen diren aldaketek eragin zuzena izanen dute “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” eta “Enpresa eta ekimen sortzailea” guztientzako moduluetan, eta zeharkako eragina, berriz, heziketa ziklo ezberdinak osatzen dituzten curriculumen moduluen sekuentzian eta ordu banaketan eta garrantzi txikiagoko zenbait aldaketa sartzen dira.

Aipatutako moduluak garatzeko, kanpoan utzi dira titulu eta sektore profesional bakoitzean modulu horiek beren testuinguruan kokatzeko erreferentziak. Aipatu erreferentzia horiek kasuan kasuko tituluko moduluen jatorrizko idazkitik hartu beharko dira. Halaber, jatorrizko erreferentziak gorde dira moduluak identifikatzeko kodeei dagokienez eta kasuan kasuko prestakuntza unitateari dagokionez.

Moduluen berrantolaketak horietakoren batentzat hasieran batean onetsitako iraupenean eraginik badu, zehaztu egin da horiei lotutako prestakuntza unitateen iraupenean egindako aldaketa.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko abenduaren 23an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea eta aplikazio esparrua.

    Foru dekretu honen xedea da, Nafarroako Foru Komunitatean, lanbide heziketako tituluen curriculumak aldatzea, hain zuzen ere, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoari 2012ko urtarrilaren 1a baino lehen egokitutakoak.

    Arau honetan xedatutakoak eragina du “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” eta “Enpresa eta ekimen sortzailea” moduluetan eta horien prestakuntza unitateen egituran. Horien ezaugarri berriak foru dekretu honen 1. eta 2. eranskinetan jaso dira. Beraz, aldaketak horiek eragina izanen dute 3. eranskinean zehaztutako tituluen egitura eta curriculuma ezartzen dituzten foru dekretuetan.

  2. artikulua. Zeharkako aldaketa.

    “Enpresa eta ekimen sortzailea” modulua erdi mailako heziketa ziklo guztietako bigarren kurtsoan emanen da. Horrenbestez, heziketa ziklo ezberdinak osatzen dituzten moduluen sekuentziak eta banaketa aldatzen dira. Foru dekretu honen 3. eranskinean jaso da horien egitura berria.

  3. artikulua. Moduluen konfigurazio berriak.

    “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” eta “Enpresa eta ekimen sortzailea” moduluen egitura eta egoera berriengatik, zenbait curriculumetan ziren modulu batzuen garapenak aldatu dira, 4. eranskinean zehaztutakoaren arabera.

    AZKEN XEDAPEN BAKARRA

    Indarra hartzea.

    Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2014ko abenduaren 23an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

  4. ERANSKINA

    “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” moduluaren eta bere prestakuntza unitateen garapena

    Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

    Kodea: ...

    Iraupena: 70 ordu.

    Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

  5. Lan-aukerak hautatzen ditu, eta lanean sartzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatzen ditu.

    Ebaluazio irizpideak:

    1. Nork bere nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu ditu erabakiak hartzeko.

    2. ................................-ko teknikariarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu ditu tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

    3. Tituluaren profilari lotutako lanbide jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

    4. .................................-ko teknikariaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

    5. Etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratu du, laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik.

    6. Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

    7. Tituluari lotutako lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi ditu.

  6. Talde lanaren estrategiak eta komunikaziorako trebetasunak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta efizientzia baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

    Ebaluazio irizpideak:

    Talde lanaren onurak baloratu dira .................................-ko teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

    1. Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu ditu.

    2. Komunikaziorako teknika nagusiak identifikatu ditu.

    3. Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

    4. Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu ditu, eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

    5. Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu ditu.

    6. Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu dira: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

    7. Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu du.

    8. Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarri bat dela onartu du.

    9. Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu ditu, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

  7. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

    Ebaluazio irizpideak:

    1. Lan zuzenbidearen arloko kontzeptu nagusiak identifikatu ditu.

    2. Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

    3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

    4. Kontratazio mota nagusiak sailkatu ditu eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

    5. Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu ditu.

    6. Soldaten ordainagiria aztertu du eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu ditu, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

    7. Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

    8. Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

    9. ...............................-ko teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu ditu.

    10. Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu ditu.

  8. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer-nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

    Ebaluazio irizpideak:

    1. Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu du, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

    2. Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu ditu.

    3. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen gorabeherak banan-banan aipatu ditu.

    4. Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu ditu.

    5. Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden desberdintasunak identifikatu ditu.

    6. Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu ditu, eta baldintzak identifikatu.

    7. Legezko langabezia egoerak zehaztu ditu zenbait kasu praktikotan.

    8. Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu ditu, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta kotizazio gabeko prestazioak bereiziz.

  9. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku-faktoreak aztertuz.

    Ebaluazio irizpideak:

    1. .......................................-ren sektorean dauden jarduera motak sailkatu ditu, ...............................................-ko teknikariaren lan ingurunean, lanbide arriskuak identifikatuz.

    2. Dauden arrisku-faktoreak sailkatu ditu.

    3. Lanbideko arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) identifikatu ditu.

    4. Enpresako arriskuen ebaluazioaren kontzeptua eta horren prozesua zehaztu ditu.

    5. Arrisku motak identifikatu eta ebaluatu ditu eta, prebentzio neurriak proposatuta, haien segimendua egin eta haien...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR