114E/2014 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Sustapeneko kontseilariak emana, Berriobeitiko Udal Planean egiturazko aldaketa bat egiteko espedientea behin betiko onesten duena. Aldaketaren xedea da Añezkarko AÑ-1, Aizoaingo AIZ-14 eta Berriogoitiko BS-1 eta BS-2 sektoreetako lurrak hiri-lurzoru finkatu gisa sailkatzea eta eremu horretako lurzoruen antolaketa xehekatuari buruzko aplikazio araudia ezartzea. Espedientearen sustatzailea Berriobeitiko Udala da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Berriobeitiko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Sustapen Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusita aurkeztu den dokumentazioa, baita Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ere, bidezkotzat jotzen da hura behin betiko onestea.

Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea Berriobeitiko Udal Planean egiturazko aldaketa bat egiteko espedientea, Berriobeitiko Udalak sustatua. Aldaketaren xedea da Añezkarko AÑ-1, Aizoaingo AIZ-14 eta Berriogoitiko BS-1 eta BS-2 sektoreetako lurrak hiri-lurzoru finkatu gisa sailkatzea eta eremu horretako lurzoruen antolaketa xehekatuari buruzko aplikazio araudia ezartzea.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR