114/2017 FORU AGINDUA, irailaren 7koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana. Honen bidez, Nafarroako Gobernuko lehendakaria tarteko, irizpena eskatzen zaio Nafarroako Kontseiluari Barneko zuzendari nagusiaren ebazpen batzuk ofizioz berrikusteko prozedurari buruz. Ebazpen horien bidez, Barañaingo, Baztango, Burlatako, Cascanteko, Lizarrako, Uharteko, Mendabiako eta Altsasuko udaletako polizien eta udal agenteen zenbait lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiak onetsi ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Barneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 30eko 158/2017 Ebazpenaren bidez, Barneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko eta abenduaren 19ko 222/2014 eta 378/2014 Ebazpenak ofizioz berrikusteko prozedura hasi zen. 222/2014 Ebazpenaren bidez honako lanpostu hauek oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen: Barañaingo Udaltzaingoko polizia izateko 3 lanpostu, Baztango Udalerako lanpostu 1, Burlatako Udaltzaingoko polizia izateko 4 lanpostu, Cascanteko Udaleko udal agente izateko 2 lanpostu, Lizarrako Udaltzaingoko polizia izateko 3 lanpostu, Uharteko Udaleko udal agente izateko lanpostu 1 eta Mendabiako Udaleko udal agente izateko lanpostu 1. 378/2014 Ebazpenaren bidez, berriz, Altsasuko Udaleko udal agente izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Ofiziozko berrikuspenak alderdi hauek ditu oinarrian:

  1. Bi deialdiak prestatzeko udal egintza administratiboak hartu dituzten udal gobernu organoek ez dute eskumenik aipatu egintzak egiteko. Horrenbestez, eskumengabetasun materialeko egoera bat gertatu da, eta horrek deuseztatu egiten ditu prestatze egintzak, bai eta, ondorioz, bi deialdiak ere, abuztuaren 29ko 222/2014 Ebazpenaren bidez eta abenduaren 19ko 378/2014 Ebazpenaren bidez onartuak.

  2. Hitzarmenik ez dagoenez eta argitaratu gabe dagoenez, ezinezkoa da behar den eraginkortasuna ematea Barneko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenei. Hortaz, erabateko deuseztasuna gertatu da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 47.1.e) artikuluan ezarritakoaren arabera.

  3. Deialdiak onesten dituzten ebazpenak ezin dira hartu egintza kaltegarri gisa edo kargak ezartzen dituen egintza gisa.

Adierazitako guztia kontuan harturik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 47.1. b) eta e) artikuluan erabateko deuseztasuna deklaratzeko ezarritako kasuak gertatzen dira.

158/2017 Ebazpenaren gaineko iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu (2017ko ekainaren 14an, 114 zk.) eta prozeduran interesa duten toki entitateei igorri ondoren, 15 egun balioduneko entzunaldia ireki zen. Epe horretan Barañaingo eta Burlatako udalen idazkiak jaso ziren, non ofiziozko berrikuspenaren alde agertu baitziren.

Mendabiako Udalaren alegazio-idazki bat ere jaso zen, epez kanpo baina. Udal hori ez da ofiziozko berrikuspenaren aurka azaltzen, baina Nafarroako Gobernua premiatzen du prozedura ahalik eta lasterren ebatz dezan, eta eskatzen du...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR