113/2016 FORU DEKRETUA, azaroaren 23koa, Ollarango Udaleko Artetako Kontzejua azkentzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan 2016ko apirilaren 22an aurkeztu zen idazkiaren bidez, Artetako Kontzejuko buruak kontzeju hori azkentzeko prozesua hasteko eskatu zuen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44. artikuluarekin bat. Kontzejuan erroldatuta dauden 17 bizilagunen sinadurak zeuden eskaera horrekin batera, toki entitateko idazkariak autentifikatuta.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44.1.a) artikuluak besteak beste xedatzen du Kontzejuak bertako bizilagun gehienek eskaera idatzia aurkezturik azkentzen direla, Udalari entzun ondoren.

2016ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 3an, argitaratu zen Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren otsailaren 9ko 14/2016 Foru Agindua, Nafarroako kontzejuetako 2015eko urtarrilaren 1eko populazio kopuruak ofizial deklaratu zituena. Foru agindu horretan 30 biztanlerena da Artetako Kontzejuaren populazio kopuru ofiziala 2015eko urtarrilaren 1ean, eta idazkariak ziurtatzen dituen 17 sinadurek bertako bizilagunen gehiengoa osatzen dute.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 307/2016 Ebazpenaren bidez, 2016ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, uztailaren 26an, Artetako Kontzejuari eta Ollarango Udalari entzutea ematea erabaki zen, bai eta kontzeju hori azkentzeko espedientea jendaurrean jartzea ere.

Entzunaldirako eta jendaurreko eperako emandako hilabetea iraganik, entitate horiek ez dute alegaziorik aurkeztu. Ollarango Udalak aho batez erabaki zuen 2016ko uztailaren 19an Artetako Kontzejuko bizilagunen erabakia errespetatzea, eta Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari kontzejua sortzeko baldintza berak eskatzea, bizilagunen gehiengoaren eskaera gertatuz gero. Eskaera hori betetzen ahalko da baldin eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 42. eta 43. artikuluan hartarako aurreikusita dauden baldintzak betetzen badira.

Beraz, aipatu lege-gorputzeko 44.1. a) artikuluan aurreikusitako inguruabarrak gertatzen direnez Artetako Kontzejua azkentzeko, aipatu artikuluko 2. idatz-zatiaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio kontzejua azkentzeko dekretatzea, Lurralde Mugaketako Batzordeak txostena egin ondoren.

Lurralde Mugaketako Batzordeak, 2016ko urriaren 25ean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Lege horren 44.2. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, Artetako Kontzejua azkentzearen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR