112/2020 FORU AGINDUA, urriaren 20koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zehazten baitira Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuaren lurralde egitura osatzen duten suhiltzaile parkeak eta eskualdeak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

254. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 30a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 112/2020 FORU AGINDUA, urriaren 20koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zehazten baitira Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuaren lurralde egitura osatzen duten suhiltzaile parkeak eta eskualdeak. ATARIKOA

Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak suteen prebentzio eta itzaltzerako eta salbamendurako dituen zerbitzu publikoak, besteak beste, babes zibilaren eremuan dauden zerbitzu publikoetan garrantzitsuenetakoak dira eta, horrenbestez, larrialdiei aurre egiteko beharrezko bermea ere badira, denbora guztian eskura daudelako eta lortu duten espezializazioagatik.

Nafarroako Larrialdietako Agentzia (NLA) Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikitako erakunde autonomo gisa arautu zen, eta haren estatutuak otsailaren 16ko 12/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari babes zibilaren, larrialdien eta su-itzaltze eta salbamenduaren arloetan dagozkion zerbitzuak kudeatzeko helburua zuen.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 28ko 85/2014 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritzaren lurralde egitura osatzen duten suhiltzaile parkeak eta eskualdeak zehaztu ziren.

Geroago, irailaren 9ko 197/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Larrialdietako Agentzia iraungi zen, eta Barne Zuzendaritza Nagusiaren egitura organikoan unitate organiko gisa integratu, zerbitzuaren kategoriarekin.

Urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuak, zeinaren bidez ezartzen baita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa, 70. artikuluan ezartzen du Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzua eskualdeetan egituratuko dela, eta eskualdeak, beren aldetik, parke batean edo batzuetan multzokatuko direla.

Arau horrek berak ezartzen du ezen Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzua egituratzen duten eskualdeak zehaztea eta suhiltzaile parkeak sortzea eta iraungitzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko kontseilariaren foru agindu bidez eginen dela. Bertan zehaztuko dira haien tipologia, langileen eta esku-hartzearen kopurua, xede dituzten herriak eta arriskuen mapa.

Beraz, beharrezkoa da Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuaren egitura zehaztea, eskualdeen eta parkeen mailan, egoki funtzionatuko duela bermatzeko eta dauden baliabideen hoberenketa lortuko dela ziurtatzeko.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Suhiltzaile parkeak zehaztea.

Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan ondoren aipatzen diren suhiltzaile parkeak izanen dira:

  1. Altsasuko-Aurizko suhiltzaile parkea.

    Ondorio administratiboetarako, Altsasuko eta Aurizko suhiltzaileen parkeak bateratu egiten dira, baina egungo egoitza fisikoei eusten zaie.

    Altsasuko-Aurizko parkearen buru suhiltzaile-ofizialorde bat izanen da.

    A.1. Altsasuko egoitza:

    1. Parke mota: laguntzakoa eta Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa.

    2. Gutxieneko operatiboa: 7 kabo eta 14 suhiltzaile.

    3. Esku-hartze kopurua: 400.

    4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.

    5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.

    A.2. Aurizko egoitza:

    1. Parke mota: laguntzakoa eta Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa neguko kanpainan.

    2. Gutxieneko operatiboa: 7 kabo eta 14 suhiltzaile.

    3. Esku-hartze kopurua: 300.

    4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.

    5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.

  2. Lizarrako parkea.

    1. Parke mota: Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa udako kanpainan.

    2. Gutxieneko operatiboa: 7 kabo eta 21 suhiltzaile.

    3. Esku-hartze kopurua: 800.

    4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.

    5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.

    6. Parkeko burua: Suhiltzaile-ofizialorde bat.

  3. Lodosa-Azkoiengo parkea.

    Ondorio administratibo eta operatiboetarako, Lodosako eta Azkoiengo suhiltzaileen parkeak bateratu egiten dira, baina egungo egoitza fisikoei eusten zaie.

    Lodosa-Azkoiengo parkearen buru suhiltzaile-ofizialorde bat izanen da.

    C.1. Lodosako egoitza:

    1. Parke mota: laguntzakoa eta Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa udako kanpainan.

    2. Gutxieneko operatiboa: 7 kabo eta 14 suhiltzaile.

    3. Esku-hartze kopurua: 700.

    4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.

    5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.

    C.2. Azkoiengo egoitza:

    1. Parke mota: laguntzakoa eta Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa udako kanpainan.

    2. Gutxieneko operatiboa: 7 kabo eta 14 suhiltzaile.

    3. Esku-hartze kopurua: 700.

    4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.

    5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.

  4. Nabaskoze-Zangozako parkea.

    Ondorio administratibo eta operatiboetarako, Nabaskoze eta Zangozako suhiltzaileen parkeak bateratu egiten dira, baina egungo egoitza fisikoei eusten zaie.

    Nabaskoze-Zangozako parkearen buru suhiltzaile-ofizialorde bat izanen da.

    D.1. Nabaskozeko egoitza:

    1. Parke mota: laguntzakoa eta Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa.

    2. Gutxieneko operatiboa: 7 kabo eta 14 suhiltzaile.

    3. Esku-hartze kopurua: 100.

    4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.

    5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.

    D.2...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR