112/2017 FORU DEKRETUA, abenduaren 13koa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa, beharkizunak ezar daitezen ataletako, bulegoetako eta unitate parekatuetako burutzetarako, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 27.3 artikuluak ezartzen duenez, ataletan, bulegoetan eta atalez beherako unitate guztietan buru bat izanen da, izendatuko eta kargutik kenduko dena Foru Komunitateko funtzio publikoaren arloko legerian ezarritakoaren arabera.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) xedatzen du merezimendu bidez beteko direla atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, lanpostuak hornitzeko Erregelamenduan eta behar den deialdian ezarritakoari jarraikiz.

Hura garatuz, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuak (haren bidez onetsi zen Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua), 2017ko maiatzaren 17ko 29/2017 Foru Dekretuaren bidez aldatu baita, arautzen du unitate organikoen burutzak edo zuzendaritzak betetzeko modua. Hala, ezartzen du ezen izendapen librekoak ez diren unitatea organikoetako burutzak edo zuzendaritzak merezimendu-lehiaketa bidez beteko direla, eta, orobat, lehiaketa hori eta prozedura arautzen ditu.

Bestalde, aipatutako 2017ko maiatzaren 17ko 29/2017 Foru Dekretuak, lehenbiziko xedapen iragankorrean, aurreikusten du ezen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, hutsik dauden edo bitarteko baterako izendapen baten bidez bete diren atal, bulego eta unitate parekatuetako burutza guztietan deialdia eginen dela merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen, foru dekretu horretako araudiari jarraikiz, 2017. eta 2018. urteetan, erdiak urte bakoitzean. Horretarako, foru dekretu horrek indarra hartu eta bi hilabeteko epean, Idazkaritza Tekniko Nagusiek Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari bidaliko diote beren departamentuetan bi urteetako bakoitzean deitu beharreko burutzen zerrenda, zehaztuta zer mailatakoak izan behar duten eta zer beharkizun bete behar dituzten izangaiek.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Idazkaritza Tekniko Nagusiek Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igorri diote beren departamentuetan 2017 eta 2018. urteetan betetzea aurreikusi den burutzen zerrenda, baita burutza horietarako izangaiek izan beharreko mailaren eta gainerako beharkizunen proposamena ere.

Hortaz, plantilla organikoan ezarri behar dira ataletako, bulegoetako eta unitate parekatuetako burutzen beharkizunak, mailari, lanpostu edo titulazioari eta hizkuntzei dagokienez, baita bestelako beharkizun berariazkoak ere, merezimendu-lehiaketa bidezko deialdiaren bitartez betetzeko.

Plantilla organikoaren aldaketa honek, burutzak lortzeko beharkizunei buruzkoak, ez du kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko azaroaren 13ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoaren aldaketa.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, hain zuzen ere honela: I. eranskineko zerrendan ageri diren atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzei esleitzen zaizkie mailari, lanpostu edo titulazioari eta hizkuntzei dagozkien beharkizunak, baita gainerako beharkizun berariazkoak ere. Burutza horiek merezimendu-lehiaketako deialdiaren bitartez bete nahi dituzten izangaiek beharkizun horiek bete beharko dituzte.

  2. artikulua. Maila esleitzea.

    Foru dekretu honetan burutza batzuei maila bat baino gehiago esleitzen bazaie, azkenik maila ezartzeko kontuan hartuko da, behin burutza beteta, zer maila duen funtzionarioak, eta, orobat, ordainsari osagarriak kalkulatuko dira oinarri harturik mailari dagokion oinarrizko soldata.

    AZKEN XEDAPENAK

    Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

    Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

    Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea.

    Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2017ko abenduaren 13an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

    1. ERANSKINA

    GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA

    Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

    PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ETA HITZARMENEN ATALA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 10296

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: A B

    NAZIOARTEKO EKINTZAREN ATALEKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 9306

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: A B

    HIZKUNTZA: INGELESAREN B2 MAILA

    EUROPAKO GAIAK KOORDINATZEKO ETA BULTZATZEKO ATALEKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 10298

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: A B

    HIZKUNTZA: INGELESA, B2

    EUROPAKO PROGRAMEN ATALEKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 9307

    –Beharkizun berariazkoak:

    HIZKUNTZA: INGELESA, B1

    FONDOAK KONTROLATZEKO BULEGOKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 7208

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: B C

    EUROPAKO LURRALDE LANKIDETZARAKO ATALEKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 10297

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: A B

    HIZKUNTZA: INGELESA, B1 - FRANTSESA, B2

    EUROPAKO FUNTSEN KONTROLERAKO ATALEKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 9656

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: A

    HIZKUNTZA: INGELESA, B1

    ESPEDIENTEAK KUDEATZEKO BULEGOKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 7923

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: C

    ENERGIA APLIKAZIOEN BULEGOKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 8647

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: B C

    INBERTSIOA SUSTATZEKO ATALEKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 9651

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: A B

    NEKAZARITZAKO ELIKAGAI INDUSTRIEN BULEGOKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 2298

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: A B

    ENPRESA TXIKI ETA ERTAINETARAKO LAGUNTZAK KUDEATZEKO BULEGOKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 4895

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: A B

    4.0 INDUSTRIA SUSTATZEKO ATALEKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 10299

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: A B

    ENPRESEN LEHIAKORTASUNAREN ATALEKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 9370

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: B

    INDUSTRIA LURZORUAREN ATALEKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 10300

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: A

    LAN HARREMANEN ETA ARRISKUEN PREBENTZIOAREN ATALEKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 8633

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: A

    TITULAZIOA: Zuzenbideko gradu edo lizentzia titulua izatea

    BAIMEN ETA ZEHAPENEN BULEGOKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 4570

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: C D

    KUDEAKETA ADMINISTRATIBOAREN BULEGOKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 4571

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: C D

    KOORDINAZIOAREN ETA LAGUNTZA TEKNIKOAREN ATALEKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 8634

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: B C

    EKONOMIA SOZIALAREN, LAN AUTONOMOAREN ETA LAN ERREGISTRO PUBLIKOEN ATALEKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 8635

    Ez dago betebehar berariazkorik

    ALDI BATERAKO LANEKO ENPRESEN, ELKARTEEN, HAUTESKUNDEEN ETA HITZARMENEN ERREGISTRORAKO BULEGOKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 4562

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: A

    IZAPIDE ADMINISTRATIBOEN BULEGOKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 2725

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: C D

    Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia

    KUDEAKETA ADMINISTRATIBOAREN BULEGOKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 7023

    Ez dago betebehar berariazkorik

    OSASUNAREN ARLOKO I+G+B ATALEKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 10304

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: A B

    AUTOMOZIOAREN, MEKATRONIKAREN, SORKUNTZA INDUSTRIEN ETA INDUSTRIA DIGITALEN ARLOETAKO I+G+B ATALEKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 10302

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: A B

    PROIEKTUAK KUDEATZEKO BULEGOKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 4893

    Ez dago betebehar berariazkorik

    ENERGIAREN ARLOKO I+G+B ATALEKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 10305

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: A B

    ELIKAKATEAREN ARLOKO I+G+B ATALEKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 10303

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: A B

    AZPIEGITURA ENERGETIKOEN ATALEKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 10306

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: A

    NEKAZARITZAKO ELIKAGAI INDUSTRIEN ETA ERALDAKUNTZAKO NEKAZARITZA SOZIETATEEN ERREGISTRO BULEGOKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 7158

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: A B

    ENPRESEN BULEGOKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 8649

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: C D

    PLAN ENERGETIKOAREN ATALEKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 10309

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: A

    MEATEGIEN ATALEKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 10308

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: A

    AZPIEGITUREN BULEGOKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 8648

    Ez dago betebehar berariazkorik

    ENPRESEN ERREGISTROAREN ETA INDUSTRIA SEGURTASUNAREN ATALEKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 10307

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: A B

    IKUSKAPEN BULEGOKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 7015

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: B

    TITULAZIOA: Industria Ingeniari Tekniko aritzeko gaikuntza ematen duen titulua izatea

    LAGUNTZA JURIDIKOAREN ATALEKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 5426

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: A

    MODERNIZAZIOA BULTZATZEKO ATALEKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 7212

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: A B

    KUDEAKETA ADMINISTRATIBOAREN BULEGOKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 6088

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: C D

    Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia

    TURISMOA SUSTATZEKO ATALEKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 10311

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: A B

    GIDABAIMENA: B

    TURISMOA SUSTATZEKO EUSKARRIEN BULEGOKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 5187

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: B C

    GIDABAIMENA: B

    TURISMOKO PRODUKTUEN GARAPENERAKO ATALEKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 9332

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: A B

    GIDABAIMENA: B

    EKINBIDE ETA SUSTAPEN BULEGOKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 2678

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: C

    IKUSKAPEN BULEGOKO BURUTZA

    LANPOSTUAREN ZENBAKIA: 6842

    –Beharkizun berariazkoak:

    Maila: B C

    GIDABAIMENA: B

    TURISMOAREN...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR