112/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 14koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Industria Jarduerak Ingurumen aldetik Ikuskatzeko 2016ko programa. Haren testua foru agindu honen eranskinean dago jasota.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ikuskapena oinarrizko tresna da, ingurumenaren arloko administrazioak erabilia edozein unetan egiaztatzeko, kontuan hartu gabe jarduerak kontrolatzeko berariazko ekintzak, ingurumenaren arloko zer baldintza ezarri den ingurumen baimen integratuan edo jarduera sailkatuaren lizentzian. Alde horretatik, Industriako emisioei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko 16/2002 Legeak eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Legeak ezartzen dute ingurumenaren gainean eragin handiena duten jarduerak lotuta daudela Ikuskapen eta Plangintza Atalaren ikuskapenari, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuaren barrenean.

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak industrien emisioei buruz (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak) 2010eko azaroaren 24an emandako 2010/75/EB Zuzentaraua betetzen eta modu eraginkorrean aplikatzen dela bermatzeko, haren eraginpeko instalazioetako titularrek, aldian behin, informazioa eman behar diete agintari eskudunei baimenaren baldintzen betetze-mailari buruz, eta estatu kideek begiratu behar dute ingurumen arloko ikuskapenen sistema bat egon dadin.

Zehazki, industrien emisioei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren 23. artikuluan ezartzen da estatu kideek bermatuko dutela instalazio guztietan ingurumen arloko ikuskapen plan bat egonen dela, nazionala, eskualdekoa edo tokikoa, eta bermatuko dute, orobat, plan hori behar denean berraztertu eta eguneratuko dela. 2010/75/EE Zuzentarauaren ingurumen ikuskapenari buruzko baldintzak Espainiako araudiari gehitu zaizkio, 16/2002 Legea aldatu zuen 5/2013 Legearen bitartez; zehazki, Ikuskapenari eta Kontrolari buruzko 815/2013 Errege Dekretuaren III. kapituluaren bitartez.

Gainera, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak 90. artikuluan ezartzen duenez, urte bakoitzeko lehenengo hiruhilekoan Landa Garapeneko, Industriako, Enpleguko eta Ingurumeneko Departamentuaren eskumeneko ingurumen ikuskapenak planifikatu beharko dira. Dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Foru agindu honen bidez, 2010/75/EB Zuzentarauan adierazitakoa eta 93/2006 Foru Dekretuan eta 815/2013 Errege Dekretuan ezarritakoa gauzatu gogo dira, Nafarroan 16/2002 Legearen menpe dauden jardueren ikuskapenari dagokionez.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Industria Jarduerak Ingurumen aldetik Ikuskatzeko 2016ko programa, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiarena, onestea. Horren testua eranskin gisa gehitu zaio foru agindu honi.

2. Foru agindu hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal da eskumena duen organo jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal dela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2016ko apirilaren 14an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

1. ERANSKINA

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO INDUSTRIA JARDUERAK INGURUMENAREN ALDETIK IKUSKATZEKO 2016KO PROGRAMA

Industria Jarduerak Ingurumenaren aldetik Ikuskatzeko Nafarroako Programa 2016. urterako

1. Betearazitakoaren laburpena.

2. Sarrera.

3. Aurrekariak eta lege esparrua.

4. Programaren helburu estrategikoak.

5. Ikuskapen programa.

5.1. Definizioak.

5.2. Aplikazio esparru materiala.

5.2.1 Legedi orokorra.

5.2.2 Atmosfera.

5.2.3 Hondakinak.

5.2.4 Hondakin urak.

5.2.5 Zaratak eta bibrazioak.

5.2.6 Lur kutsatuak.

5.2.7 Ingurumen arloko informazioa jakinaraztea.

5.3. Ikuskapen Planaren indarraldia eta eraginpeko eremu geografikoa.

5.4. Eskura dauden baliabideak.

5.4.1 Eskumenen esparrua.

5.4.2 Giza baliabideak.

5.4.3 Kontratatutako baliabideak.

5.5. Programaren egitura.

5.5.1 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpeko instalazioak.

5.5.2 815/2013 Errege Dekretuak ukitzen ez dituen instalazioak.

5.5.3 Hondakin uren isurketaren laginketa.

5.5.4 Atmosferara isurtzen duten instalazioak.

5.6. Ikuskapenaren jarduketak.

5.6.1 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpeko instalazioak.

5.6.2 815/2013 Errege Dekretuak ukitzen ez dituen instalazioak.

5.6.3 Ikuskapen planetik kanpoko bisitak.

5.7. Jarduketen memoria.

1. Betearazitakoaren laburpena.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2001eko apirilaren 4ko Gomendioak, estatu kideen ingurumen arloko ikuskapenen gutxieneko irizpideei buruzkoak (2001/331/EE), ezarri zuen lehenbizikoz ingurumen arloko ikuskapenak aurretik planifikatu behar zirela eta, orobat, haiek gauzatzeko gutxieneko irizpideak ere ezarri zituen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onesten baitu, 90. artikuluan ezartzen du urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan planifikatu beharko direla ingurumen arloko ikuskapenak eta hori Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren eskumena dela.

Berrikiago, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak industrien isurketei buruz (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak) 2010eko azaroaren 24an emandako 2010/75/EB Zuzentarauak, DEI aurrerantzean, bertan sartutako instalazioen titularrak behartzen ditu aldian behin agintari eskudunari informazioa ematera baimenerako baldintzak betetzeari buruz, eta estatu kideak ingurumen arloko ikuskapenen sistema ezartzera. Zehazki, ingurumen arloko ikuskapenei buruzko 23. artikuluan ezartzen da estatu kideek ziurtatuko dutela aipatu zuzentarauaren esparruko instalazio guztietan izanen dela ingurumen arloko ikuskapen plan bat, naziokoa, eskualdekoa edo tokikoa, eta plan hori behar denean berraztertu eta eguneratzea bermatuko dutela.

DEIren ingurumen ikuskapenari buruzko baldintzak Espainiako araudiari gehitu zaizkio 5/2013 Legearen bidez eta, bereziki, 815/2013 Errege Dekretuaren III. kapituluaren bidez: ingurumen arloko ikuskapen sistemak (21. artikulua), ingurumen arloko ikuskapen lana (22. artikulua), ingurumen arloko ikuskapenaren plangintza (23. artikulua); ikuskapen laneko dokumentazioa, horren jakinarazpena eta publikotasuna (24. artikulua) eta behin-behineko neurriak (25. artikulua).

Foru agindu honen bitartez praktikan jarri gogo da 2010/75/EB Zuzentarauan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2001eko apirilaren 4ko Gomendioan adierazitakoa, eta 93/2006 Foru Dekretuan eta Nafarroan 16/2002 Legearen menpe dauden jardueren ikuskapenari dagokionez, 815/2013 Errege Dekretuan ezarritakoa.

2. Sarrera.

Industria Jarduerak Ingurumen aldetik Ikuskatzeko Programa honen helburua da industria jardueren ondoriozko kutsadura saihestea, murriztea eta, ahal den neurrian, deuseztatzea, “kutsatzen duenak ordainduko du” printzipioari eta kutsadurari aurrea hartzeko printzipioari jarraikiz. Horregatik, beharrezkoa da industria jarduera nagusiak kontrolatzeko esparru orokor bat ezartzea, kutsaduraren iturburuan esku-hartzeari lehentasuna emanez eta natur baliabideen bidezko kudeaketa bermatuz.

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak industrien isurketei buruz (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak) 2010eko azaroaren 24an emandako 2010/75/EB Zuzentarauak ingurumen arloko ikuskapenetarako baldintzak ezartzen ditu 23. artikuluan.

Baldintza horiek Espainiako araudira aldatu dira 815/2013 Errege Dekretuaren bidez. Zehazki, 815/2013 Errege Dekretuaren 23.2. artikuluan ezartzen da “ingurumen arloko ikuskapen sisteman instalazioaren ingurumen arloko ondorio aipagarri guztien gaineko analisia sartuko dela eta ingurumen arloko araudia behar bezala betetzea bermatuko dela; bestetik, 23.2 artikuluan ezartzen da estatu kideek bermatuko dutela instalazio guztiek ingurumen ikuskapenerako plan bat izatea –nazionala, eskualdekoa edo tokikoa–, eta plan hori berraztertu eta aldian behin, bidezkoa denean, eguneratuko dela.

Espainian Ingurumen Ikuskapenen Sarea (Redia) eratua dago, autonomia erkidegoetako ingurumen ikuskapenen arduradunek osatua, arlo horretan duten eskumenen arabera, eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak ere parte hartzen du bertan.

Ingurumen ikuskapenen sare bat Estatuan ezartzea da Redia proiektuaren helburua, baliabide tekniko bat izan dadin autonomia erkidegoetan egiten diren ikuskapen lanetako esperientziak trukatzeko, parte hartzeko foroak sortzeko, informazio teknikoa trukatzeko eta autonomia erkidegoek IMPEL sarean duten parte-hartzea bideratzeko, ingurumen ikuskapenen eremuaren barrenean.

Redia jardueren xedea da ingurumen ikuskapenak hobetu eta jardunbide egokiak garatzeko agiri teknikoak sortzea, ikuskatzaileen etengabeko prestakuntza bultzatzea eta ikuskapen sistemen egitura optimizatzea.

Ikuskapen plan honetan departamentuko langileek instalazioetan egin beharreko ikuskapenen plangintza jasotzen da. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak urteko ikuskapen programak egiten ditu 2004az geroztik. Programa horiek departamentuko bertako langileek bete dituzte, batzuetan kanpoko laguntzaileekin.

Programak 16/2002 Legearen menpeko jarduerak hartzen ditu kontuan, eta kanpoan gelditzen dira aldez aurretik Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren baimena edo txostena behar duten jarduera batzuk. Por su importancia, se examinan algunas actividades no afectadas por la Ley 16/2002.

Dokumentu honen helburua Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren irizpideak zehaztea da, ikuskatu beharreko jardueren artean lehentasunak ezartzeari dagokionez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR