111E/2014 FORU AGINDUA, abenduaren 11koa, Sustapeneko kontseilariak emana, Acedon eta Mendazan turismo kanpaleku bat handitzeko Plan Berezia aldatzeko espedientea behin betiko onesten duena, Camping Acedo SLk sustaturik.

Atala:I. Nafarroako Foru Komunitatea
 
EXTRACTO GRATUITO

Mendazako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Sustapen Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusita aurkeztu den dokumentazioa, baita Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ere, bidezkotzat jotzen da hura behin betiko onestea.

Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea Acedon eta Mendazan turismo kanpaleku bat handitzeko Plan Berezia aldatzeko espedientea, Camping Acedo SLk sustaturik.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik.

    Administrazio publikoek zilegi dute...

Para continuar leyendo

SOLICITA TU PRUEBA