111/2017 FORU DEKRETUA, abenduaren 13koa, erretzeari uzten laguntzeko farmazia prestazioa jasotzeko baldintzak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Osasunaren Mundu Erakundearen gomendioei jarraikiz, 1994ko abuztuaren 8ko Foru Aginduaren bidez, erretzeari uzten laguntzeko programa pilotu bat ezarri zen Oinarrizko Osasun Laguntzan eta Lan Osasunean. Ondoren Tabakoaren kontrako Foru Plana prestatu zen eta, hartan, Erretzeari uzten laguntzeko programaren ezarpena zabaldu eta Erretzen hastea prebenitzeko eta Kerik gabeko eremuen programak ezarri ziren. 2001eko apirilaren 27an Foru Parlamentuko Osasun Batzordeak Tabakoaren kontrako Foru Plana onetsi zuen, eta, hartan, tabakoari dagokionez, prebentzioa eta osasunaren sustapena eta babesa aurreikusten dituen lege bat prestatu beharra planteatu zen.

Ekainaren 16ko 139/2003 Foru Dekretuaren bidez, erretzeari uzten laguntzeko farmazia prestazioa jasotzeko baldintzak ezarri ziren.

Urtarrilaren 18ko 3/2012 Foru Dekretuak indarrik gabe utzi zuen lehen aipatu 139/2003 Foru Dekretua. Prestazio hau ezabatzeko arau indargabetzailearen azalpenean zioen gastu publikoari eutsi beharrak eragin zuela “lehentasunezkoak ez ziren” neurriak aurrekontuko zuzkidura gabe gelditzea.

Hala ere, Oinarrizko Osasun Laguntzan erretzeari uzten laguntzeko programari eutsi zitzaion, osasun etxeetatik eskainiz hainbat esku-hartze hezitzaile: aholku laburrak, banakako laguntza programa (hiru saio edo gehiagokoa), taldeko laguntza programatua (2 edo 3 orduko motibazio tailer bat eta 3 saio edo gehiagoko tailer labur bat hartzen dituena), eta asteroko jarraipena hilabete batez.

Tabako kontsumoarekiko mendekotasuna mendebaldeko osasun arazo larrienetako bat da; izan ere, prebenitu ahal den heriotza arrazoi nagusia da. Prebentzioa garatzen da bizimodua aldatzea ahalbidetzen duten esku-hartze sanitario eta sozialen esparruan, banaka zein taldean gauza daitezkeen aldaketen bidez.

Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, tabakoaren aurkako neurri integralak, besteak beste, erretzeari utzi nahi diotenei laguntzeko programak, eraginkorrak dira tabakoaren kontsumoa murrizteko eta, ondorioz, hari egozten ahal zaion heriotza-tasa eta gaixotze-tasa murrizteko. Erakunde horrek epidemiatzat hartzen du tabakismoa.

Tabakismoa gaixotasun zerrenda luze bati lotzen zaio: 15 minbizi mota, bereziki biriketakoa, gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, eta biriketako hainbat gaitz, nagusien artean. Heriotza arrazoi nagusietako bat ere bada: Espainian 2009. urtean gertatu ziren heriotza guztien %28,2 tabakoaren kontsumoarekin loturiko gaixotasunek eragindako heriotzak izan ziren. 2012...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR