1107/2019 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 38 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abenduaren 12ko 102/2018 Foru Dekretuaren bidez (244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 20koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako berritze-tasari dagokiona, eta hartan sartu ziren suhiltzaile izateko 38 lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak.

Barne zuzendari nagusiak martxoaren 28an emandako 86/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Lekualdatze lehiaketa tramitazioan dagoenez gero, lekualdatze lehiaketa horretan bete gabe gelditzen diren lanpostuak izanen dira deialdi horretan bete beharreko 38ak.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 38 lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 38 lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

  2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  3. Ebazpen hau jakinaraztea Langileen Kudeaketarako Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2019ko apirilaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

    DEIALDIA, SUHILTZAILE IZATEKO 38 LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

    Hona hemen deialdiaren oinarriak:

  4. –Deialdiaren xedea.

    1.1. Deialdi honen xedea da suhiltzaile izateko 38 lanpostu betetzea oposizio bidez. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, C mailakoak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak; zehazki, eskainiko dira Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 28ko 86/2019 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen diren lanpostuak. Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira haien plantilla-zenbakiak, baldintzak eta destinoak.

    1.2. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 15.3 artikuluan ezarririko formulari jarraituz, 38 lanpostu hutsak txanda hauetan banatuko dira:

    –19 lanpostu, txanda irekian.

    –19 lanpostu, igoera txandan.

    1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

    Era berean, igoera txandako lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, probak gainditu arren lanposturik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

    Era berean, deialdiaren 2.1.2 ataleko betebehar berariazkoak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako moduan.

  5. –Baldintzak.

    2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

    2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

    1. Espainiako nazionalitatea izatea.

    2. Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

    3. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo titulu baliokide bat izatea edo eskuratzeko moduan egotea.

      Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 54.1. artikuluan xedatutakoaren arabera, deialdi honetan onartua izateko, nahikoa izanen da Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo titulazio baliokidea izatea, edo gainditua izatea erdi mailako edo goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba, halako moduz non, deialdi honen 10. oinarrian aurreikusitako oinarrizko prestakuntza ikastaroa gaindituta, teknikoki baliokideak izanen baitira oinarrizko ikastaro hori eta Batxilergoko titulazioa edo bigarren mailako Lanbide Heziketakoa, edo horien baliokidea; baliokidetasun hori, hala ere, ondorio administratiboetarako baino ez da izanen, hau da, C mailako funtzionario izendatzeko, eta ez du baliorik izanen ez arlo akademikoan ezta irakaskuntzaren edo hezkuntzaren arloan ere.

      Tituluak atzerrian lortu badira, homologatuta daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira.

    4. Deialdiaren xede den lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea eta ez egotea deialdiaren III. eranskinean osasunagatik baztertzeko zehazten diren egoeretako batean ere.

    5. Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

    6. C motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

      2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

      Txanda honetako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

    7. Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

      Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

      Orobat, azaroaren 19ko Nafarroako Poliziei buruzko 23/2018 Foru Legearen 50.2 artikuluarekin bat, kidego horietako kideek ere parte hartzen ahalko dute igoera txandan, betiere kidego horietan benetan zortzi urteko zerbitzualdia egin badute eta txanda horretan parte hartzeko gainerako baldintzak betetzen badituzte.

    8. Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragoko batekoa izatea.

    9. Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

      Izangaiak 2.1.1 atalaren c) letran aipatutako titulurik ez badu, administrazio publikoen zerbitzuan zortzi urteko antzinatasun aitortua duela frogatzeak balioko du, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 15.2 artikuluari jarraikiz.

      2.1.3. Euskarazko B2 jakite-maila edukitzeko betebeharra duen lanpostu elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera kasuan kasuko maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat izatea (Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako bat –2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa–), edo ofizialki baliokidetzat jotako beste titulu bat, edo, bestela, izangaiak behar den hizkuntza maila duela frogatzeko berariaz deituko den proba gainditzea.

      2.2. Betebehar horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

      Gidabaimenari dagokion baldintzari ez zaio aurreko paragrafoan ezarritakoa aplikatuko, izan ere, prestakuntza ikastaroan onartutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunean bete beharko da baldintza hori; berdin jokatuko da euskara mailari dagokionez, deialdi honen 6.6 atalean xedatu bezala jokatuko baita.

      Aurrekotik salbuetsita daude igoera txandako izangaiak, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintzari dagokionez. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko da hura, bai eta deialdiaren 10. atalean agiriak aurkezteko aurreikusten den epea bukatzen denetik lanpostuaz jabetzeko unera arte ere. Hala ere, beste administrazio publiko batetik datozen izangaien kasuan, eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta deialdi honetan jasotako oinarrizko prestakuntza ikastaroa hasi arte bete beharko da betebehar hau.

      2.3. Baldintza horiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte izangaiek.

  6. –Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

    3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

    Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

    3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

    Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, www.nafarroa.eus helbidean, nabigazio bide honi jarraituz: “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak”, deialdi honen aipamenean sartuta.

    3.3. Tasak.

    Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 26 euroko tasa ordaindu beharko da.

    Tasa ordaintzetik salbuetsita daude deialdia argitaratzen den egunerako lan eskatzaile gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramaten pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR