110/2014 FORU DEKRETUA, martxoaren 4koa, araubide bereziko kirol ikasketetan mendi ertaineko kirol teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

1

Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1990 Legeak kirolaren antolamendua ezartzen du, eta 55.1 artikuluan zehazten du ezen, Gobernuak, Hezkuntza Ministerioak proposaturik, kirol teknikarien ikasketak arautuko dituela, hezkuntza maila bakoitzak ezarritako betebeharren arabera. Bestetik, Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak, II. tituluko I. kapituluan (Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenak arautzen dira bertan), zehazki, 5. artikuluko h) atalean, ezartzen du Nafarroako Gobernuaren eskumena dela kirol teknikarien prestakuntza garatu eta arautzea.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak kirol ikasketen antolaketa eta haren egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barrenean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean artikulatzen ditu, zeinean kirol ikasketetako zikloek zeregin garrantzitsua betetzen baitute ikasleek kirol jarduera edo modalitate batean lan egiteko behar duten prestakuntzari begira. Eredu horrek, gainera, ikasleei laguntzen die lan eta kirol munduaren bilakaerari eta herritarren aktibotasunari egokitzen.

Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuak, araubide bereziko kirol ikasketen antolamendu orokorra ezartzen duenak, kirol ikasketak ziklo hierarkizatuetan antolatzen direla ezartzen du, eta ziklo horiek, berriz, kirol prestakuntzako multzo eta moduluetan (posible da moduluka eta multzoka eskaintzea).

Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol ikasketen antolamendua eta garapena arautzen dituen abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretua garatzeko asmoz, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluaren ondorioz Nafarroako Foru Komunitateak arlo horretan dituen eskumenak erabiliz, foru dekretu hau ematen da, Mendi ertaineko kirol teknikari titulua lortzera bideratuta dagoen erdi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena. Curriculum honen bidez martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretua garatzen da, Mendi kiroletako eta eskaladako espezialitateetan kirol teknikari eta goi mailako kirol teknikari tituluak ezarri, dagozkien gutxieneko ikasketak onetsi eta haietara sartzeko probak eta baldintzak arautzen dituena.

Bestalde, abenduaren 28ko 248/1011 Foru Dekretuak eredu bat zehaztu du araubide bereziko kirol ikasketen curriculuma garatzeko, egokitzeko modukoa kirol modalitate eta espezialitate bakoitzaren ezaugarri eta helburuetara, baita ikasleen ezaugarri eta beharretara ere. Horregatik, Mendi ertaineko kirol teknikariaren tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitatera egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2

Erregulazio honetan honako elementu hauek jorratzen dira, titulu honen curriculuma osatzen baitute: lanbide profila, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ikasketak ezartzeko baldintzak.

Titulu honen lanbide profila arau honen 3. artikuluan planteatu eta 1. eranskinean garatzen da, eta oinarrizko alderdi hauek ditu: lanbide profilaren deskribapena, gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, kirol eremuan duen tokia, eta erantzukizuna lan egoeretan.eskumena eta gaitasuna

Kirol eremuan duen tokiari dagokionez, zenbait jarraibide ematen dira tituludunak bere jardunean izanen duen lan eta lanbide testuinguruari buruz, eta adierazten da zein sektore produktibotan arituko den eta zeintzuk diren bete ditzakeen lanposturik aipagarrienak.

3

  1. artikulua, hari lotua dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculumari buruzkoa da, eta bi zatitan dago banatua. Alde batetik, moduluen izena, iraupena eta sekuentziazioa daude, eta bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten moduluen garapena. Modulu guztietan, curriculumak egitura bera du: multzo komun bat, zeharka lantzen diren modulu zientifiko eta tekniko orokorrez osatua; berariazko multzo bat, espezialitate bakoitzari dagokion kirol prestakuntza zientifiko eta teknikorako moduluak dituena; multzo osagarri bat, baliabide teknologikoak erabiltzeko eta beste hizkuntza batzuetan hizkuntza gaitasuna lortzeko prestakuntza-edukiak dituena; eta prestakuntza praktikoaren multzo bat, ikasmaila edo gradu bakoitzeko multzo komuna, berariazkoa eta osagarria gainditu ondoren eginen dena.

    4

    Araubide bereziko kirol ikasketetan sartzeko eta aurrera egiteko baldintzei dagokienez, 6. artikuluan arautzen dira Mendi ertaineko kirol teknikariaren ikasketetako sarrera proba berariazkoak eta eskatzen diren kirol betebeharrak. Hori guztia 3. eranskinean garatzen da.

    5

    Azkenik, foru dekretu honetan arautzen den azken elementua 9. artikuluan azaltzen da (4. eranskina du lotua), hau da: irakasleek eduki beharreko titulazioa, tituluen baliokidetasunak irakaslanaren ondorioetarako, tituluen baliokidetasunak prestakuntza praktikoaren multzoaren segimendua eta sartzeko probak egiteko, eta ikastetxe publikoetako irakasleen betebeharrak.

    Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko azaroaren 19an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

    DEKRETATU DUT:

  2. artikulua. Xedea.

    Foru dekretu honen xedea da Mendi ertaineko kirol teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori araubide bereziko kirol ikasketen barrenean kokatzen da.

  3. artikulua. Identifikazioa.

    Mendi ertaineko kirol teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

    1. Izena: Mendi ertaineko kirol teknikaria.

    2. Maila: Araubide bereziko kirol ikasketen erdiko maila.

    3. Iraupena: 975 ordu.

    4. Araubide bereziko ikasketak, mendiko kiroletako eta eskaladako espezialitatean.

  4. artikulua. Lanbide profila eta lanbide jarduera.

    Tituluaren lanbide profila, lanbide gaitasunari buruzko unitateak, lanbide gaitasunak, kirol eremuan hartzen duen tokia, eta lan egoeretako erantzukizuna foru dekretu honen 1 A) eranskinean zehazten dira lehen ikasmailarako, eta 1 B eranskinean, bigarren ikasmailarako, betiere Mendi kiroletako eta eskaladako espezialitateetan kirol teknikari eta goi mailako kirol teknikari tituluak ezarri, dagozkien gutxieneko ikasketak onetsi eta haietara sartzeko probak eta baldintzak arautzen dituen martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuaren III. eranskineko 2. atalean eta 10. atalean ezarritakoarekin bat, hurrenez hurren.

  5. artikulua. Ikasketen helburua.

    Mendi ertaineko kirol teknikari tituluko ikasketen helburua da ikasleari behar bezalako prestakuntza ematea honako hauetarako:

    1. Mendiko kiroletako eta eskaladako espezialitate honetan behar den gaitasun teknikoa eta profesionala duela bermatzea, baita behar bezalako heldutasun profesionala ere, etorkizunean ikasketa gehiago egitera eta bere burua kualifikazioen aldaketetara egokitzera bultzatuko duena.

    2. Dagokion kirol modalitatearen ezaugarriak eta antolamendua ulertzea eta bere zereginetatik datozen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea.

    3. Dagozkion zereginak segurtasun baldintzetan betetzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasunak eskuratzea.

  6. artikulua. Curriculuma.

  7. Mendi ertaineko kirol teknikariaren curriculuma osatzen duten moduluak eta haien iraupena eta sekuentziazioa foru dekretu honen 2 A) eranskinean jaso dira.

  8. Ikasketa hauek ematen dituzten ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute mendi ertaineko kirol teknikariaren ikasketen modulu bakoitzerako. Programazio hori hura garatzen duten lan unitateen bitartez zehaztuko da.

  9. Kirol ikasketa hauetako moduluak foru dekretu honen 2 B) eranskinean garatzen dira, II. kapituluan agindutakoarekin, eta martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuaren III. eranskineko 3. eta 5. ataletan ezarritakoari jarraikiz.

  10. artikulua. Araubide bereziko kirol ikasketetan sartzea eta aurrera egitea.

  11. Foru dekretu honetan arautzen diren araubide bereziko erdi mailako kirol ikasketetan sartzeko prozedurak abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko ditu, izan ere, dekretu horren bidez araubide bereziko kirol ikasketen antolamendua eta garapena arautu ziren Nafarroako Foru Komunitatean.

  12. Gainera, Mendi ertaineko kirol teknikari tituluko ikasketetan sartzeko berariazko probak eta kirol betebeharrak foru dekretu honen 3. eranskinean ezartzen direnak izanen dira.

  13. artikulua. Ebaluazioa eta ziurtapena.

    Ikasketa hauen ebaluazioei eta ziurtapenei dagokienez, otsailaren 28ko 248/2011 Errege Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

  14. artikulua. Ondorio akademiko eta profesionalak.

    Mendi ertaineko kirol teknikarien tituluak martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuaren IV. kapituluan adierazten diren ondorio akademiko eta profesionalak izanen ditu.

  15. artikulua. Ikasketa hauek irakasteko bete beharrekoak.

  16. Materialaren eta segurtasunaren arloan bete beharrekoei eta erantzukizunei dagokienez, martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuaren VI. eranskinean 1. eta 2. ataletan xedatutakoari jarraikiko zaio, hurrenez hurren.

  17. Irakasleek eduki beharreko tituluak, tituluen baliokidetzak irakaslanaren ondorioetarako, prestakuntza praktikoaren multzoaren segimendurako tituluen baliokidetzak, ikastetxe publikoetako irakasleen titulazioa eta irakasle/ikasleen erlazio numerikoa foru dekretu honen 4. eranskinean ezarritakoak izanen dira, martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuaren VI. eranskinean ezarritakoari jarraikiz.

  18. artikulua. Irakasle espezialistak.

  19. Kirol ikasketen moduluak ikastetxe publikoetan irakasteko, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 49., 50. eta 51. artikuluetan modulu horiek irakasteko gaitasunari buruz xedatutakoari jarraikiko zaio.

  20. Berariazko multzoko moduluak irakasteko eskumena irakasle espezialistei eta Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegoan eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan Gorputz Hezkuntzako espezialitatea duten kideei dagokie, dagokion kirol modalitatean edo espezialitatean onetsitako maila goreneko titulua badute.

  21. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR