11/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 15ekoa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, organo beraren urriaren 31ko 10/2019 Foru Agindua aldatzen duena; agindu horren bidez, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten langileak izendatu ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

99. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 30a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 11/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 15ekoa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, organo beraren urriaren 31ko 10/2019 Foru Agindua aldatzen duena; agindu horren bidez, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten langileak izendatu ziren. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan; izan ere, administrazio erabat elektronikoa baten alde egin du.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezko baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela administrazio publikoek, eta gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentu bakoitzaren ordezkariak sinadura elektronikoa izatea.

Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu bidez, departamentuen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren urriaren 31ko 10/2019 Foru Aginduaren bidez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR