11/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 6koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez luzatzen baita Osasuneko kontseilariaren otsailaren 23ko 5/2021 Foru Agindua, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu zituena Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz, baita egin zaizkion aldaketa guztiak ere.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

78. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 8a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 11/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 6koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez luzatzen baita Osasuneko kontseilariaren otsailaren 23ko 5/2021 Foru Agindua, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu zituena Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz, baita egin zaizkion aldaketa guztiak ere. Osasuneko kontseilariaren otsailaren 23ko 5/2021 Foru Aginduaren bidez, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren berriz Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz. Foru agindu hori judizialki baimendu zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak otsailaren 24ko 21/2021 Autoaren bidez. Neurri horiek Osasuneko kontseilariaren martxoaren 9ko 6/2021 Foru Aginduaren bidez luzatu ziren, zeina Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak judizialki baimendu baitzuen martxoaren 11ko 32/2021 Autoaren bidez. Gero, neurri horiek Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 7/2021 Foru Aginduaren bidez luzatu ziren berriz, eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak judizialki baimendu zituen martxoaren 25eko 37/2021 Autoaren bidez.

Bukatzeko, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 29ko 10/2021 Foru Aginduaren bidez, otsailaren 23ko 5/2021 Foru Aginduko neurri batzuk aldatu ziren, eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak foru agindu hura ere judizialki baimendu zuen, 2021eko martxoaren 30eko 48/2021 Autoaren bidez.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren txostenaren arabera, martxoaren 29tik apirilaren 4ra arteko asteko diagnostiko berrien tasak gora egin du, 182 kasukoa izan baita 100.000 biztanleko, hau da, aurreko astekoa baino %7 altuagoa.

Gaixotasunaren transmisioaren adierazle epidemiologikoak, 7 egunean populazio osoaren artean eta 64 urtetik gorakoen artean metatutako intzidentzian islatzen direnak, arrisku maila oso altuetara igo dira. Izan ere, duela bi astetik hona, transmisioak gora egin du, eta orain egonkortu da. Ildo horretan, oinarrizko ugaltze zenbakiak behera egin du, gaur egun 1,15 baita.

Ingalaterrako aldaerak gero eta ugariagoa izaten jarraitzen du (%93,7, azken datuaren arabera). Infekzio aktiboa diagnostikatzeko probetan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR