11/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 29koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Iruñeko “Tres Reyes”, “Albret”, “Blanca de Navarra” eta “Sancho Ramírez” hotelak gaitzea osasun sistemako langileei ostatu emateko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

69. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 1a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 11/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 29koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Iruñeko “Tres Reyes”, “Albret”, “Blanca de Navarra” eta “Sancho Ramírez” hotelak gaitzea osasun sistemako langileei ostatu emateko. Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez dekalaratutako alarma egoeraren esparruan (errege-dekretu horren bidez, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratu zen, eta gero haren indarraldia luzatu zen martxoaren 27ko 476/2020 Errege Dekretuaren bitartez), martxoaren 19ko SND/257/2020 Agindua eman zen. Horren bidez, Espainiako lurralde guztian eten egin zen ostatu turistikoko establezimenduak jendearentzat irekitzeko aukera, barne daudela hotelak eta antzeko ostatuak, ostatu turistikoak eta egonaldi laburretarako beste ostatu batzuk, kanpinak, karabanentzako aparkalekuak eta horien antzeko bestelako establezimenduak.

Bestalde, geroago, martxoaren 23ko TMA/277/2020 Aginduak funtsezko zerbitzu deklaratu zituen zenbait ostatu turistiko. Agindu horren 3. artikuluak ezartzen duenez, ostatu turistikoek ostatu ematen ahal diete martxoaren 23ko TMA/277/2020 Aginduaren 1. eta 2. artikuluetan aipaturiko kolektiboei bakarrik (horien artean daude osasun arloko langileak). Horrelakoetan, zaindu beharko da betetzen direla Osasun Ministerioak emandako babes neurriak eta jarraibideak, COVID-19arekin kutsatzea eragozteko helburua dutenak.

Osasun Departamentuak ostatu eman behar die premia hori duten osasun arloko langileei, Osasunaren Mundu Erakundeak deklaraturiko pandemiaren ondoriozko premiei erantzute aldera. Presako eta ezinbesteko premia horri erantzuteko, Osasun Departamentuak beharrezkoa du Iruñeko zenbait hotel-establezimendu beretzat erabiltzea.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren aldeko txosten teknikoa ikusirik.

Osasunari buruzko apirilaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 2.2 artikuluari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Baimena ematea Iruñeko “Tres Reyes”, “Albret”, “Blanca de Navarra” eta “Sancho Ramírez” hotelak gaitu daitezen osasun sistema publiko nahiz pribatuko langileei ostatu emateko.

2. Gaituriko establezimenduak itxita egonen dira jendearentzat, salbu eta osasun arloko langileei ostatua emateko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR