11/2019 FORU DEKRETUA, otsailaren 13koa, hein batean aldatzen duena irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua, zeinaren bidez onetsi baitzen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez, onetsi zen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa.

Departamentuko kontseilariak eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak proposatu dute egitura hori neurri batean aldatzea, zehazki Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuaren antolaketari eta egiturari dagokienez, atal batera murriztuko baita, eta unitate berri baten sorrerari dagokionez: Estatistika Atala-Lurraldearen eta Jasangarritasunaren gaineko Datuen Ekosistemaren Behatokia.

Atala sortzeko arrazoia da beharrezkoa dela ezagutzaren erreferentzia den gune bat izatea, baliagarria izanen dena Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak informazio garrantzitsua lortzeko politika transbertsalen aplikazioaren esparruaren barnean, politika horiek helburu izanik departamentuaren eta Nafarroako Gobernuaren beste departamentu batzuen jasangarritasuna, bai eta Europako eta nazioarteko politiken aplikazioaren esparruaren barnean ere.

Adierazitakoarekin bat etorriz, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko otsailaren 13an egindako bilkuran hartutako Erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Hein batean aldatzen da irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua, zeinak ezarri baitzuen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa. Hona aldaketak:

Bat.–3. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

“3. artikulua. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren antolamendu orokorra.

1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak, bere titularraren zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu:

  1. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia.

  2. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia.

  3. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia.

  4. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

  5. Estatistika Atala-Lurraldearen eta Jasangarritasunaren gaineko Datuen Ekosistemaren Behatokia”.

    Bi.–41. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    “41. artikulua. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

    1. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu:

  6. Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzua.

  7. Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzua.

  8. Natur Ingurunearen Zerbitzua.

  9. Lurralde eta Paisaia Zerbitzua.

  10. Ingurumenaren eta Lurraldearen Antolamenduaren Zerbitzu Juridikoa.

  11. Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzua.

    2. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuek beren jarduketak koordinatuko dituzte, lan lerroak ezarriko dituzte eta jarraibide tekniko zehatzak emanen dizkiote Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuari basozaintzak behar bezala egin ahal ditzan natur ingurumenaren kudeaketan, zaintzan, ikerketan eta ikuskapenean esleiturik dituen eginkizunak.

    3. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuek barne koordinazioa izanen dute Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuarekin, zerbitzu horren eskumenen esparruko arloetan”.

    Hiru.–42. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    “42. artikulua. Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuaren eskumenen esparru materiala.

    Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, kontuan hartuta transbertsala, integratzailea eta ezagutza sortzailea izan nahi duela, honako arlo hauetan:

  12. Jasangarritasuna bultzatzea Gobernuaren politika guztietan.

  13. Departamentuko gainerako unitateekin konpartitzen diren gai transbertsalen dinamizazioa sustatzea.

  14. Barne koordinazioa, integrazioa, dagoen ezagutzaren kudeaketa eta zeharkako lana zuzendaritza nagusiko unitateen artean, eta departamentuko beste konexio eremu batzuekiko harremana.

  15. Klimaren, lurzoruaren, eta beste baliabide natural batzuen ebaluazioa kudeatzea, eta degradazioaren aurrean hura babesteko azterlanak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR