11/2017 FORU AGINDUA, otsailaren 2koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboko araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua garatzen dituena 2017. urterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 36. artikuluak eta haren Erregelamenduaren 32. artikuluak eta ondorengoek arautzen dute enpresa txiki eta ertainek eta profesionalek dituzten etekinak zehazteko zenbatespen objektiboaren araubidea.

Bestalde, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 67. eta 68. artikuluek araubide berezi erraztua arautzen dute eta Zergari buruzko Erregelamenduaren 23. artikuluak eta hurrengoek garatzen.

Arau horiek aurreikusten dute zenbatespen objektiboaren araubidea eta araubide berezi erraztua edo nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezia batera eta koordinaturik aplikatuko direla, eta behar den foru aginduak aipatu koordinazio horrek bere baitan hartu behar dituen jarduerak edo jarduera sektoreak zehaztuko ditu eta aplikatzekoak diren zeinu, indize edo moduluak eta horiek behar bezala konputatzeko beharrezkoak diren jarraibideak finkatuko.

Foru agindu honen egitura eta urtarrilaren 29ko 8/2016 Foru Aginduarena antzekoak dira. Haren bidez pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua garatu ziren 2016. urterako.

Oro har, 2017rako ezarri diren indize eta moduluak ez dira batere handitu iazkoen aldean.

  1. eranskinean (Nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzako jarduerak), 2 aldaketa erantsi dira. Lehenik, urteko etekina zehazteko jarraibideen 1. atalean, sektoreko araudira egokitu dira Nekazaritza Politika Erkidetik desaklopatutako laguntza berriak, ordainketa bakarreko araubideko laguntzak ordeztu baitira desaklopatutako laguntza zuzen berriekin, hots: oinarrizko ordainketaren laguntzak, klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketa, nekazari gazteendako ordainketa, eta, kasua bada, nekazari txikien araubide erraztuaren ordainketa. Bigarrenik, 3.3 atalean, errentan hartutako lurretako laboreen indize zuzentzaileari dagokionez, hura aplikatzeko, subjektu pasiboak kasuan kasuko errenten gaineko atxikipenak egin eta ordaindu beharko ditu, eta zerga araudian ezarritako epeetan eta ereduan egin beharko du errenten zenbatekoei eta atxikipenei buruzko jakinarazpena.

    II.I eranskinean (Beste jarduera batzuk), soldatako langilearen kontzeptua batzen da, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergako zeinu, indize edo moduluak aplikatzeko jarraibideen 3.1 atalean ezarritako indize zuzentzaileak aplikatzeko. Alde horretatik, ezartzen da a) letrako bigarren baldintza eta b) letrako hirugarren lerroaldekoa etekin garbia zehazteko sortutako “soldatako langilea” moduluaz aritzen direla.

    Sei xedapen gehigarri erantsi dira. Lehendabizikoan, langileen kontratazioa sustatzeko asmoz, baina betiere zerga kostu handiagoak sortu gabe, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubideari dagokionez ezarri da ezen 2017. urtean “soldatako langileak” moduluan, 2016ko moduluarekin alderatuta, igoerarik izan bada, bi moduluen arteko alde positibo horri zero koefizientea aplikatuko zaiola.

    Bigarrenean, xedatu da jarduera 2017an hasi eta etekin garbia pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidean zehazten duten subjektu pasiboek %60ko murrizketa izanen dutela etekin horretan jarduera hasi duten zergaldian, eta %30 hurrengoan. %70eko murrizketa izanen da bi zergaldietan, baldin eta %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten subjektu pasibo desgaituak badira.

    Hirugarrenean, Nekazaritza Politika Erkidetik desakoplatutako laguntzak aldatzearen ondorioz, ordainketa bakarreko araubideko laguntzak desagertu dira, baina aurreko urteetatik kobratzeko dauden zenbatekoak kobratu daitezke. Horri jarraituz, xedapen honen xedea da aurreko urteetako laguntza horien zerga tratamenduari eustea, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan etekin garbia zehazteko, betiere kontuan izanik laguntza horiek eta desakoplatutako laguntza zuzen berriak berdin tratatuko direla.

    Laugarrenean, eta aurrekoaren ildotik, Nekazaritza Politika Erkidetik desakoplatutako laguntza berriak 2016an kobratu direnez gero (oinarrizko ordainketa, klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketa, nekazari gazteendako ordainketa, eta, kasua bada, nekazari txikien araubide erraztuaren ordainketa) eta 8/2016 Foru Aginduak terminologia egokitu ez duenez gero laguntza berrietara, ezartzen da 2016an kobratutako gisa horretako laguntzei aplikatuko zaiela I. eranskineko urteko etekina zehazteko jarraibideen 1. atalean zehaztutako eskalaren ondoriozko etekin indizea.

    Bosgarrenean, %5eko murrizketa jasotzen da 2016. urterako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidean etekin garbiaren kalkuluari aplikatzeko, urtarrilaren 29ko 8/2016 Foru Aginduaren I. eta II. eranskinetan jasotako jarduera ekonomiko guztietan.

    Seigarrenean, zailtasun ekonomiko bereziak jasaten ari diren zenbait nekazaritza eta abeltzaintza jardueraren indizeak aldatzen dira 2016. urterako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubideari dagokionez.

    Horrenbestez,

    AGINDU DUT:

    1. artikulua. Zenbatespen objektiboaren araubidean eta araubide berezi erraztuan batera sarturiko jarduerak.

    1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi erraztua ondorengo jarduerei edo jarduera sektoreei aplikatuko zaizkie:

    JEZa JARDUERA EKONOMIKOA
    0 atala Norberaren konturako abeltzaintza.
    - Aziendak hazi, zaindu eta gizentzeko zerbitzuak.
    - Nekazariek edo abeltzainek egindako bestelako lan, zerbitzu eta jarduera osagarriak, betiere balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzari dagokien araubide berezitik kanpo baldin badaude.
    - Oihangintzako jardueren titularrek egindako bestelako lan, zerbitzu eta jarduera osagarriak, betiere balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzari dagokien araubide berezitik kanpo baldin badaude.
    - Apartzeria araubideko nekazaritzako jardueretan, lagatzaileari dagozkion aprobetxamenduak.
    - Apartzeria araubideko oihangintzako jardueretan, lagatzaileari dagozkion aprobetxamenduak.
    - Produktu naturalak eta landare edo animalietatik heldu direnak eraldatu, elaboratu edo manufakturatzeko prozesuak, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetan industria jarduerei dagokien epigrafe batean inskribatzea eskatzen badute eta produktu natural horiek zuzenean lortzen diren ustiategien titularrek eginak badira.
    642.1, 2 eta 3 Txikizkako harakinek urdaitegiko gaiak prestatzea.
    642.5 642.5 epigrafean oilaskoak erretzeagatik matrikulaturiko txikizkako saltzaileak.
    644.1 Ogiaren, pastelen, gozogintzako gaien eta antzekoen, esnearen eta esnekien txikizkako merkataritza.
    644.2 Ogi, ogi berezi eta opilen saltokiak.
    644.3 Pastel, opil eta gozogintzako gaien txikizkako merkataritza.
    644.6 Ore frijituen, estalkiak edo betegarriak izan ala ez, patata frijituen, zizka-mizken, fruitu lehorren, gozokien, txokolatekien eta edari freskagarrien txikizkako merkataritza.
    647.1, 2 eta 3652.2 eta 3eta 662.2 647.1, 2 eta 3, 652.2 eta 3 eta 662.2 epigrafeetan matrikulaturiko txikizkako merkatariak loteriak merkaturatzeko zerbitzuagatik.
    653.2 Bere jarduerako artikuluen konponketa, 653.2 epigrafean matrikulaturiko txikizkako merkatariek egina.
    653.4 eta 5 Eraikuntzako materialen, saneamenduko gai eta altzarien, ateen, leihoen, pertsianen eta abarren txikizkako merkataritza.
    654.2 Lurreko ibilgailuetarako osagarrien eta ordezko piezen txikizkako merkataritza.
    654.5 Edonolako makinen txikizkako merkataritza (etxetresnak, bulegokoak, medikoak, ortopedikoak, optikoak eta fotografikoak izan ezik).
    654.6 Edonolako ibilgailuetarako gurpil-estalki, banda eta bandaje eta aire ganbaren txikizkako merkataritza, aipatu artikuluen handizkako merkataritza izan ezik.
    659.3 Txikizkako saltzaileak, 659.3 epigrafean matrikulatuta daudenak, negatiboak eta inpresionaturiko bestelako material fotografikoa bildu, hirugarrenen laborategian prozesatu eta kopiak nahiz handitzeak dagokionari entregatzeagatik.
    659.4 659.4 epigrafean matrikulaturiko txikizkako saltzaileak garraio publikoaren txartelak, telefono txartelak, antzekoak eta loteria merkaturatzeagatik.
    663.1 Merkataritzako establezimendu iraunkorretik kanpo egindako txikizkako merkataritza, ore frijituen (estalkiak edo betegarriak izan ala ez), patata frijituen, zizka-mizken, fruitu lehorren, gozokien, txokolatekien eta edari freskagarrien merkataritzan bakarrik aritzen direlarik eta instalazioan edo ibilgailuan berean txurrogintzako gaiak, patata frijituak eta gaztainak prestatzeko ahalmena dutelarik.
    671.4 Bi sardexkako jatetxeak.
    671.5 Sardexka bateko jatetxeak.
    672.1, 2 eta 3 Kafetegiak.
    673 Kafetegi eta tabernetako zerbitzuak.
    675 Merkatuetan edo azoketan eta bide publikoan edo lorategietan (aire zabalean) kokaturiko kiosko, kutxa, txosna edo antzeko beste lokaletako zerbitzuak.
    676 Txokolate-denda, izozki-denda eta hortxata-dendetako zerbitzuak.
    681 Izar bateko edo biko hoteletako ostatu zerbitzua.
    682 Hostal eta ostatu-etxeetan ostatatzeko zerbitzua.
    683 Landetxeetan ostatatzeko zerbitzua.
    691.1 Etxetresna elektrikoen konponketa.
    691.2 Automobilen, bizikleten eta beste ibilgailu batzuen konponketa.
    691.9 Oinetakoen konponketa.
    691.9 B.l.s.g.ko beste kontsumo-ondasun batzuk konpontzea (oinetakoen konponketa eta artelanen, altzarien, antigoalekoen eta musika tresnen zaharberritzea izan ezik).
    692 Industrietako makinen konponketa.
    699 B.l.s.g.ko beste konponketa batzuk.
    721.1 eta 3 Hirietako garraio kolektiboa eta bidaiariak errepidez garraiatzea.
    721.2 Autotaxi bidezko garraioa.
    722 Salgaiak errepidez garraiatzea.
    751.5 Ibilgailuak olioztatzea eta garbitzea.
    757 Etxe-aldairetako zerbitzuak.
    849.5 Mezuen eta mandatuen garraioa, jarduera hori bakar-bakarrik norberaren garraiobideekin egiten denean.
    933.1 Lurreko eta uretako ibilgailuak, ibilgailu
    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR