11/2016 FORU DEKRETUA, martxoaren 9koa, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrura egokitzeko apirilaren 20an emandako 135/1998 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren bidez, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrura egokitu zen.

Horren ondotik, abenduaren 15eko 121/2008 Foru Dekretuaren bidez, foru dekretu hori partez aldatu zen, testuan aldaketa batzuk sartu baitziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prebentzio jardueren koordinazioa hobetzeko eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen gainerako arloetako Segurtasun eta Osasun Batzordearen antolaketan eta funtzionamenduan atzemandako disfuntzioak zuzentzeko.

Nafarroako Parlamentua osatzeko 2015eko maiatzaren 24an egindako hauteskundeen ondorioz berrantolaketa administratibo bat egin denez, eta horrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Segurtasun eta Osasun Batzordeen antolaketa-egituran zuzeneko eragina duenez, bidezkoa da batzorde horiek Administrazioaren egitura organiko berrira egokitzea eta, hori dela kausa, zenbait aldaketa egitea 135/1998 Foru Dekretuaren testuan, 121/2008 Foru Dekretuaren bidez partez aldatu zen horretan, hain zuzen ere, araudi hartan aurreikusten diren bi Segurtasun eta Osasun Batzorderen izenean eta/edo egituran. Bestalde, Eskubide Sozialetako Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordea bere horretan mantentzen da, izena aldatzen bazaio ere, eta Nafarroako Larrialdietako Agentzia erakunde autonomoko Segurtasun eta Osasun Batzordearen ordez, erakunde autonomo hori desagertu denez, Suhiltzaileen Zerbitzuko eta Babes Zibilerako Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordea sortzea, zerbitzu horien jardueraren berezitasunak eta ezaugarri bereziak direla eta.

Horrenbestez, sindikatuen ordezkaritzarekin bidezko negoziazio prozesua eginik eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko martxoaren 9ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrura egokitzeko apirilaren 20an emandako 135/1998 Foru Dekretuaren aldaketa.

Aldatu egiten dira laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrura egokitzeko apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren 9. artikuluko 3., 8. eta 10. idatz-zatiak:

Bat.–9. artikuluaren 3. idatz-zatia...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR