11/2015 FORU AGINDUA, abuztuaren 12koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, onesten dituena 584 eredua (“Erregai nuklear gastatuaren eta energia nukleoelektrikoaren sorreraren ondoriozko hondakin erradiaktiboen ekoizpenaren gaineko zerga. Autolikidazioa eta ordainketa zatikatuak”) eta 585 eredua (“Erregai nuklear gastatua eta hondakin erradiaktiboak instalazio zentralizatuetan biltegiratzearen gaineko zerga. Autolikidazioa eta ordainketa zatikatuak”).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gure zerga sistema bateratu nahirik erabilera efizienteago eta ingurumenarekin begirunetsuagoarekin eta jasangarritasunarekin, eta aurrekontuen oreka faboratu nahirik ingurumenaren arloko politikak gureganatzeko estrategiaren esparruan, Jasangarritasun energetikorako neurri fiskalei buruzko abenduaren 27ko 15/2012 Legeak, bere II. tituluan, bi zergapetze mota berri sortu zituen, indarra 2013ko urtarrilaren 1etik aitzina izan zezaten: erregai nuklear gastatuaren eta energia nukleoelektrikoaren sorreraren ondoriozko hondakin erradiaktiboen ekoizpenaren gaineko zerga eta erregai nuklear gastatua eta hondakin erradiaktiboak instalazio zentralizatuetan biltegiratzearen gaineko zerga.

Ekainaren 24ko 14/2015 Legearen bidez bi zergei dagozkien bateratze irizpideak sartu dira Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan, baita Hitzarmen horren 31 ter artikuluan bildu ere.

Irizpide horien arabera, eta aplikatzekoa den araudiari dagokionez, Estatuak aldi bakoitzean ezartzen dituen funtsezko eta formazko arau berak aplikatu behar ditu Nafarroako Foru Komunitateak. Dena dela, aitorpena eta diru-sarrera egiteko ereduak onesten ahalko ditu, gutxienez ere, lurralde erkideko datu berak edukiko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzean diru-sarrera egiteko epeak ezarri; epe horiek ez dira, funtsean, Estatuko Administrazioak ezarritakoetatik desberdinak izanen.

Zergak ordainarazteko irizpideei dagokienez, lotura puntu desberdinak aurreikusten dira zerga baten eta bertzearen artean.

Erregaiaren eta hondakinen ekoizpenaren gaineko zergari dagokienez, haren ordainarazpena Nafarroarena izanen da bere lurraldean dagoelarik erregai nuklear gastatua eta energia nukleoelektrikoaren sorreraren ondoriozko hondakin erradiaktiboak ekoizten dituen instalazioa. Instalazioa Nafarroako lurraldean eta lurralde erkidean dagoenean, hura baimentzeko eskumena duen administrazioari egokituko zaio zerga ordainaraztea.

Erregaia eta hondakinak biltegiratzearen gaineko zergari dagokionez, berriz, haren ordainarazpena Nafarroarena izanen da bere lurraldean dagoelarik elementu horiek biltegiratzen dituen instalazioa.

Orobat, zerga horien konturako ordainketak, arestiko irizpideen arabera eskatuko ditu administrazio batek edo bertzeak.

Foru Komunitateak, tributuak ezartzeko duen ahala baliatuz, zerga horiek bere lurraldean aplikatzea onetsi zuen Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 26ko 21/2012 Foru Legearen 7. artikuluan, indarra 2013ko urtarrilaren 1etik aitzina izan zezaten. Artikulu horretan ezartzen da zerga horien ordainarazpenean aplikatzekoa izanen dela beroei buruzko Estatuko araudia. Beraz, abenduaren 27ko 15/2012 Legea da aplikatzekoa.

Lege horren 17 quater eta 18 quater artikuluek ezartzen dutenez, Erregai nuklear gastatuaren eta energia nukleoelektrikoaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR