109E/2018 FORU AGINDUA, irailaren 19koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez behin betiko onesten da Santakarako Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea, hirigunearen iparraldeko mugan lurzoru urbanizagarriaren sektore berri bat eratzeko, Mazkolanda sektoreko 6.052 m²-ko azalerakoa, Pitillasko norabideko NA-5330 errepidearen ekialdeko bazterrean, Santakarako 5. poligonoko 82. lurzatiaren zati bati dagokiona. Sustatzailea Santakarako Udala da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Santakarako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea Santakarako Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea, hirigunearen iparraldeko mugan lurzoru urbanizagarriaren sektore berri bat eratzeko, Mazkolanda sektoreko 6.052 m²-ko azalerakoa, Pitillasko norabideko NA-5330 errepidearen ekialdeko bazterrean, Santakarako 5. poligonoko 82. lurzatiaren zati bati dagokiona. Sustatzailea Santakarako Udala da.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR