109/2020 FORU AGINDUA, irailaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez xedatzen baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Autobideak SAren arteko hitzarmena, Nafarroako AP-15 autobideko Zuastiko zerbitzugunean ordainleku berri bat zabaltzeari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

218. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 25a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 109/2020 FORU AGINDUA, irailaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez xedatzen baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Autobideak SAren arteko hitzarmena, Nafarroako AP-15 autobideko Zuastiko zerbitzugunean ordainleku berri bat zabaltzeari buruzkoa. Nafarroako Gobernuak, 2020ko irailaren 9an eginiko bilkuran, onetsi zuen Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Autobideak SAren arteko hitzarmena, Nafarroako AP-15 autobideko Zuastiko zerbitzugunean ordainleku berri bat zabaltzeari buruzkoa, eta hori sinatzeko behar zena xedatu zuen. Hitzarmena 2020ko irailaren 9an sinatu zen.

Hori sinatu ondoren, bidezkoa da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Azaldutakoa dela eta,

AGINTZEN DUT:

Xedatzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Autobideak SAren arteko hitzarmena, Nafarroako AP-15 autobideko Zuastiko zerbitzugunean ordainleku berri bat zabaltzeari buruzkoa. Hitzarmena foru agindu honen eranskinean ageri da.

Iruñean, 2020ko irailaren 14an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

NAFARROAKO GOBERNUAREN ETA NAFARROAKO AUTOBIDEAK SA ENPRESAREN ARTEKO HITZARMENA, NAFARROAKO AP-15 AUTOBIDEKO ZUASTIKO ZERBITZUGUNEAN ORDAINLEKU BERRI BAT ZABALTZEARI BURUZKOA

Iruñean, 2020ko irailaren 10ean.

BILDURIK:

Alde batetik, Bernardo Ciriza Pérez jauna, Nafarroako Gobernuaren izenean eta hura ordezkatuz, horretarako ahalmena eman baitzitzaion Nafarroako Gobernuak 2020ko irailaren 9an hartutako erabakiaren bitartez.

Bestetik, Victor Torres Ruiz jauna, Nafarroako Autobideak SAko Administrazio Kontseiluak hitzarmen hau egiteko ahalmena eman baitzion 2020ko irailaren 1ean hartutako erabakiaren bitartez.

Bi alderdiek hitzartzeko eta elkar behartzeko ahalmena onartu diote elkarri, eta honako hau

ADIERAZTEN DUTE:

I.–Nafarroako Foru Diputazioak eta Nafarroako Autobideak SAk (aurrerantzean AUDENASA) 1973ko abuztuaren 10ean egiletsitako eskritura publikoaren bidez formalizatu zuten AUDENASAren aldeko emakida bat, Nafarroako autobidearen lehenengo fasea eraiki, zaindu eta ustiatzeko.

II.–Emakida horren ondoren, hainbat aldaketa egin zaizkio Nafarroako Foru Komunitatearen eta AUDENASAren arteko kontratuari, eta hainbat hitzarmen sinatu dira. Horien bidez, egokituz joan dira kontratuaren zenbait klausula unean uneko errealitatera, baita AP-15 autobidearen egokitzapenera ere, erabateko funtzionaltasuna izan dezan Nafarroako errepide sareko edukiera handiko errepide gisa. Dena den, hasiera bateko emakida kontratuaren izaera eta oinarrizko baldintzak bere osotasunean mantendu dira.

III.–1987ko maiatzaren 19an, Nafarroako Gobernuak eta AUDENASAk hitzarmen bat formalizatu zuten emakida horren kontratua aldatzeko. Hitzarmenak finkatu zuen AP-15eko gaurko konfigurazioa, bidesari irekiaren sistemari (sistema horrek ordeztu zuen bidesari itxiaren sistema), bidesaria...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR