109/2017 FORU AGINDUA, abenduaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, departamentu bakoitzeko titularrak, foru agindu bidez, zuzendari nagusien, idazkari tekniko nagusiaren eta zuzenean haren menpe dauden bestelako organoetako titularren aldi baterako ordezkoak izendatuko ditu, kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean nahiz ezintasun pertsonalen bat duenean haren ordez aritzeko. Manu horren 6. puntuaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten dena izan ezik.

Horrenbestez, aipatutako lege horrekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ordez hauetako edozein arituko da aldi baterako:

    1. Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria.

    2. Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria.

    3. Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria.

    4. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria.

    5. Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuko zuzendaria.

  2. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren ordez hauetako edozein arituko da aldi baterako:

    1. Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendaria.

    2. Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria.

    3. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria.

    4. Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria.

    5. Unibertsitateen Zerbitzuko zuzendaria.

  3. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, idazkari tekniko nagusiaren ordez hauetako edozein arituko da aldi baterako:

    1. Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

    2. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR