108E/2018 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren otsailaren 24ko 21/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, Tuterako Osasun Barrutiaren osasun laguntzako eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen egitura organikoa ezarri zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasuneko kontseilariak otsailaren 24an emandako 21/2016 Foru Aginduaren bidez, Tuterako Osasun Barrutiaren osasun laguntzako eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen egitura organikoa ezarri zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatu du Osasuneko kontseilariaren otsailaren 24ko 21/2016 Foru Agindua aldatzea erizaintzako zenbait unitateren izenei dagokienez. Xedea da horiek osasun laguntzako unitateen bilakaerara egokitzea, Tuterako Osasun Barrutian abiarazitako zerbitzu edo prestazio berrien ondorioz.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 19.2 artikuluak dio atal eta unitate asistentzialak Osasun Departamentuko titularrak ezarriko dituela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–21/2016 Foru Agindua aldatzea. Osasuneko kontseilariak otsailaren 24an emandako foru agindu horren bidez, Tuterako Osasun Barrutiaren osasun laguntzako eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen egitura organikoa ezarri zen.

Bat.–11. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

“11. artikulua. Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuaren egitura.

Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuak bere egituran Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketa Asistentzialetarako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Atala eta erizaintza unitate hauek ditu:

  1. Irakaskuntzako, Zainketen Garapen eta Berrikuntzako eta Kudeaketarako Laguntzako Erizaintza Unitatea.

  2. Ospitalizazio Kirurgikoko Zainketen Erizaintza Unitatea.

  3. Laguntza Diagnostiko eta Terapeutikorako Zainketen Erizaintza Unitatea.

  4. Ospitalizazio Medikoko eta Etxeko Ospitalizazioko Zainketen Erizaintza Unitatea.

  5. Emakume, Nerabe eta Haurren Zainketen Erizaintza Unitatea.

  6. Kontsultetako Zainketen eta Eguneko Ospitale Medikoko eta Onkohematologikoko Erizaintza Unitatea.

  7. Urgentziazko Prozesuetako Zainketen Erizaintza Unitatea.

  8. Osasun Mentalaren eta Zeladoreen Erizaintza Unitatea.

  9. Bloke Kirurgikoko eta Esterilizazioko Zainketen Erizaintza Unitatea.

  10. Zainketa Kritikoen, Sostengu Prozesuen eta Baliabide Materialen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR