107E/2014 FORU AGINDUA, abenduaren 2koa, Sustapeneko kontseilariak emana, Berako Udal Plana Ibardingo Venta Gorriaren eremuan (6. poligonoko 1. eta 960. lurzatiak) aldatzeko espedientea behin betiko onesten duena. Aldaketa Jose Miguel Gorria Vicuña jaunak sustatu du, eta helburua da hiri lurzorua handitzea gasolina-zerbitzugune bat eraikitzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Berako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Sustapen Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusita aurkeztu den dokumentazioa, baita Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ere, bidezkotzat jotzen da hura behin betiko onestea.

Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Berako Udal Plana Ibardingo Venta Gorriaren eremuan (6. poligonoko 1. eta 960. lurzatiak) aldatzeko espedientea behin betiko onestea. Aldaketa Jose Miguel Gorria Vicuña jaunak sustatu du, eta helburua da hiri lurzorua handitzea gasolina-zerbitzugune bat eraikitzeko.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, dagokion...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR