106/2016 FORU DEKRETUA, azaroaren 23koa, Nafarroako Jokoaren Kontseilua sortu eta haren osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituen azaroaren 24ko 116/2008 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Azaroaren 24ko 116/2008 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Jokoaren Kontseilua sortu eta haren osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautu ziren, Jokoari buruzko abenduaren 14ko 16/2006 Foru Legearen 9. artikuluan jasotako aurreikuspena garatzeko asmoz.

Departamentuen egituretan egindako aldaketak kontuan harturik, egokia da Nafarroako Jokoaren Kontseiluaren osaera moldatzea, hori dela-eta etorkizunean aldaketa gehiago egin behar ez izateko.

Bestalde, beharrezkotzat jotzen da Nafarroako Jokoaren Kontseiluko kideak izendatzeko eta ordezteko sistema egoki bat ezartzea, organo horren funtzionamendua ahalik eta eraginkorrena izan dadin.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko azaroaren 23ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Azaroaren 24ko 116/2008 Foru Dekretua aldatzea. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Jokoaren Kontseilua sortu eta haren osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautu ziren.

Bat.–2. artikuluaren 3. idatz-zatia aldatu da, eta honela idatzita agertuko da:

“3. Nafarroako Jokoaren Kontseilua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan jokoaren eta apustuen arloko eskumenak bere gain hartzen dituen departamentuaren menpe egonen da, eta horrek emanen dizkio jarduteko behar dituen aholkularitza eta bitartekoak”.

Bi.–4. artikulua aldatu da, eta honela idatzita agertuko da:

“4. artikulua. Osaera.

  1. Nafarroako Joaren Kontseilua honako kide hauek osatuko dute:

    1. Kontseiluko burua, jokoaren eta apustuen arloko eskumena duen departamentuko titularra izanen baita.

    2. Kontseiluko buruordea, jokoaren eta apustuen arloko eskumenak esleituak dituen zuzendaritza nagusia betetzen duen pertsona izanen baita.

    3. Kontseiluko kideak:

    –Segurtasun politiken arloko eginkizunak esleituak dituen zerbitzuko zuzendaritza betetzen duen pertsona.

    –Jokoaren eta apustuen arloko eskumena duen zuzendaritza nagusiari aholkularitza juridikoa emateko eginkizunak esleituak dituen zerbitzuko zuzendaritza betetzen duen pertsona.

    –Droga-mendekotasunen eta beste mendekotasun batzuen aurkako Foru Planaren plangintzaren, koordinazioaren eta ebaluazioaren arloko eginkizunak esleituak dituen zerbitzuko zuzendaritza betetzen duen pertsona.

    –Joko-jarduerekin eta apustuekin zerikusia duten tributuak kudeatzeko eginkizunak esleituak dituen zerbitzuko zuzendaritza betetzen duen pertsona.

    –Jokoaren eta apustuen arloko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR