106/2014 FORU DEKRETUA, azaroaren 12koa, azaroaren 4ko 225/2002 Foru Dekretua aldatzen duena. Haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek txandaka, gauez eta jaiegunetan lan egiten dutenean hartu beharreko diru konpentsazioak arautu ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bateginak, zein abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen, bere 53. artikuluan xedatzen du ezen, zerbitzuaren beharrak direla-eta txandaka, gauez edo jaiegunetan lan egiten duten funtzionarioek konpentsazio bat jasoko dutela, dirutan edo denboran, erregelamenduz ematen diren arauekin bat. Legezko aurreikuspen hori garatu beharrez, eta bazter utzita zenbait lanaldi motatan edo txandatan aritzen diren langileentzat ezarritako denbora konpentsazioak, egun indarra dauka azaroaren 4ko 225/2002 Foru Dekretuak. Haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek txandaka, gauez eta jaiegunetan lan egiten dutenean hartu beharreko diru konpentsazioak arautu ziren.

Nafarroako Larrialdietako Agentziak zenbait neurri hartu ditu bere antolakuntzan, dauden giza baliabideak lan kargara egokitzeko, besteak beste ondoko faktore hauek kontuan hartuz: ordutegien edo urtaroaren araberako desberdintasunak, langileen mugikortasuna, aparteko orduak kentzea, gutxieneko kopuruak parke bakoitzean, lanaldia banatzeko aldaketak eta bigarren jarduerako egoerara pasatzea (zerbitzu osagarrietara). Horrek ekarri du beharrezko negoziazio prozesua irekitzea ordezkaritza sindikalekin, neurri horiek begi bistako eragina baitaukate langileen enpleguaren baldintzetan.

Negoziazio prozesu horren ondorioz, adostasuna lortu da Nafarroako Larrialdietako Agentziaren mahai sektorialean 2014ko uztailaren 1ean, Agentziako zenbait langileek gauez eta jaiegunetan lan egitearen konpentsazioak hilean jaso beharreko diru kopuru batekin emateko. Lan horiek konpentsatzeko modu berri horrek ez du ekartzen kontzeptu horiengatik egun egiten den gastua handitzea, eta langile horien egutegiak prestatzea errazten du, bai eta, azken batean, unean-unean beharrezko langileek zerbitzua behar bezala betetzea ere.

Akordio horri beharrezko arau maila emateko, justifikatzen da foru dekretu bat onestea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek txandaka, gauez eta jaiegunetan lan egiten dutenean hartu beharreko diru konpentsazioak arautzen dituen egungo erregelamendua aldatzea, berariazko sistema bat zehazteko Nafarroako Larrialdietako Agentziako ofizial, ofizialorde, sarjentu, kabo eta suhiltzaile lanpostuetan aritzen diren langileentzat.

Hori horrela, Lehendakaritza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR