105/2020 FORU AGINDUA, urriaren 1ekoa, zeinaren bidez berriz ere indarrean jartzen baita betebehar saihetsezinagatiko baimena, aurreikusten zena maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 6. apartatuko lehendabiziko hiru paragrafoetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat, beren kargura baldin badituzte 14 urtetik beherako adingabeak, nahitaezko konfinamenduak edo ikastetxeen itxierak ukituta gelditzen direnerako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

229. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 5a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 105/2020 FORU AGINDUA, urriaren 1ekoa, zeinaren bidez berriz ere indarrean jartzen baita betebehar saihetsezinagatiko baimena, aurreikusten zena maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 6. apartatuko lehendabiziko hiru paragrafoetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat, beren kargura baldin badituzte 14 urtetik beherako adingabeak, nahitaezko konfinamenduak edo ikastetxeen itxierak ukituta gelditzen direnerako. Maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren bidez, arautu zen nola itzuli behar ziren, gutxinaka, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile publikoak aurrez aurre lan egitera lantokietan, Normaltasun berrirako trantsizio planaren esparruan.

Maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduan ezarritako antolamendurako neurrien artean, 6. apartatuan xedatu zen COVID-19a dela-eta betebehar saihetsezinagatiko baimena hartzen ahal zela, eta haren indarraldiak 2020ko ekainaren 19ra arte iraun zuen, 14 urtetik beherako adingabeak zaintzeko kasuan.

Ikusirik zer egoera sortu den 2020-2021 ikasturtearen hasieran eta adingabeen konfinamenduaren kasuak handitu direla, bidezkoa da berriz ere indarrean jartzea COVID19a dela-eta betebehar saihetsezinagatiko baimena, maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduan arautu zena, 14 urtetik beherako adingabeak beren kargura dituzten enplegatu publikoentzat, nahitaezko konfinamenduak edo ikastetxeen itxierak ukituta gelditzen direnerako.

Foru agindu honen edukia erakunde sindikalekin negoziatu da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Mahai Orokorrean, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 83.6.h...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR