105/2014 FORU DEKRETUA, azaroaren 5ekoa, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen duena “Belate” izeneko Batasunaren Garrantzizko Lekua, eta haren kudeaketa plana onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Belate izeneko gunea Nafarroako ipar-mendebaldeko muturrean dago, Anueko, Basaburuko, Baztango, Bertizaranako, Donamariako, Eratsungo, Esteribarko, Ezkurrako, Beintza-Labaiengo, Lanzko, Oizko, Saldiasko, Ultzamako, Urrozko eta 88. fazeriako udal mugapeetan. Gune horretan badira Nafarroako aniztasun biologikoaren adierazgarri diren habitat naturalak eta basa flora eta fauna; gainera, zenbait kasutan horiek galzorian daude haien banaketa naturaleko eremuan, edo banaketa naturaleko azalera murritza daukate, bai atzera egiten ari direlako bai berez dutelako eremu murritza. Horregatik, eremu batzuk hautatu behar dira, non bermatuko baita habitat natural eta basa espezie horiek epe luzean iraunen dutela, kudeaketa aktibo eta prebentiborako sistema eraginkor eta eragingarrien bidez.

Habitat natural nahiz espezie horietako batzuk sarturik daude Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko 92/43/EEE Zuzentarauan, edo Europako Parlamentuak eta Kontseiluak basa hegaztiak kontserbatzeari buruz emandako 2009/147/EE Zuzentarauan. Horrenbestez, balio handia dute ez bakarrik Foru Komunitatean, baita Europar Batasunean ere. Bi zuzentarau horiek dira Europar Batasunak naturaren kontserbazioaren arloan duen tresna nagusia. Horretarako, lekuen sare ekologiko bat sortu zen, Natura 2000 Sarea, non Batasunaren interesekotzat hartu diren basa florako eta faunako espezie eta habitat natural guztien adierazpenak lehengoratu edo egoki kontserbatu behar baitira.

92/43/EEE Zuzentaraua abenduaren 7ko 1997/1995 Errege Dekretuaren bidez sartu zen Espainiako ordenamendu juridikoan.

Zuzentarauak irizpide zientifiko batzuk eta egutegi bat ezarri zituen Natura 2000 Sarea eratzeko. 4. artikuluaren arabera, Europar Batasuneko estatuek lekuen zerrenda bat proposatu behar diote Batzordeari, eta adierazi leku bakoitzean dauden natur habitat motak eta Batasunaren intereseko espezieak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, Gobernuak 2000ko maiatzaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen ahal diren lekuen zerrenda behin-behinekoz onetsi zuen, gero Natura 2000 Europako sare ekologikoan sar zitezen. Horien artean, “Belate” izeneko ES2200018 gunea dago.

Batasunaren Garrantzizko Leku gisa onetsirik, Europar Batasuneko estatuak ahalik eta lasterren deklaratu behar du Kontserbazio Bereziko Eremu, gehienez ere sei urteko epean. Horretarako, kudeaketa plan baten bidez, behar diren kontserbazio neurriak ezarri behar dira, Batasunaren Garrantzizko Leku izatearen arrazoi diren natur habitatak eta espezieen populazioak kontserbazio-egoera onean mantentzeko, edo egoera hori berriz ezartzeko.

2003ko abenduaren 22ko 2004/69/EE Erabakiaren bidez, Europako Batzordeak eskualde biogeografiko alpinoaren barreneko Batasunaren Garrantzizko Lekuen zerrenda onetsi zuen, eta 2004ko abenduaren 7ko 2004/813/EE Erabakiaren bidez, berriz, eskualde biogeografiko atlantikoena. Horrenbestez, Europako zuzentaraua aplikatzearen ondorioetarako, kontserbazio bereziko eremu izendatuko dira leku horiek.

“Belate” gunerako Kudeaketa Plana Europar Batasuneko araudiaren betebeharrekin bat prestatu da, eta, beraz, bertan jaso dira Lekuan dauden habitat eta taxonen eskakizun ekologikoei dagozkien ekintza, neurri eta jarraibideak, aipatutako 92/43/EEE Zuzentarauan biltzen direnak.

Hori dela eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak proposaturik, 2014ko azaroaren 5ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat, Nafarroako Gobernuak,

DEKRETATU DU:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru dekretu honen xedea hauxe da:

  2. Batasunaren Garrantzizko ES2200018 Lekua, “Belate” izenekoa, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea.

  3. “Belate” izeneko ES2200018 Kontserbazio Bereziko Eremuaren kudeaketa plana onestea. Foru dekretu honi erantsi zaio.

  4. artikulua. Planaren aplikazio eremua eta lurralde mugaketa.

    “Belate” izeneko gunea Nafarroako ipar-ekialdeko muturrean dago, eta 26.067,44 hektareako azalera dauka.

    Hona hemen haren lurralde mugak:

    –Mendebaldeko muga:

    Berueteko Kontzejuak Larraungo eta Leitzako udalerriekin duen muga bera.

    –Hegoaldeko muga:

    Ekialdetik mendebaldera, Basaburuko, Ultzamako, Lanzko eta Anueko mendietako hegoaldeko mazelatik doa.

    –Ekialdeko muga:

    Artesiagako errekarekin bat egiten du, Iruritatik Artesiagako mendateraino. Puntu horretatik aurrera, Anueko mugatik Baltsagorrietaraino doa.

    –Iparraldeko muga:

    Ezkurratik Baztanera, muga ibarreko beheko aldeetan barna doa, isurien banaketa egiten duten Otsola-Gorostiaga-Belate-Saioa-Artesiaga mendietako iparraldeko mazeletatik.

    Foru dekretu honek onetsitako planaren aplikazio eremuaren mugaketa ofiziala bertan jaso den kartografiak ezarri du.

    Nafarroako Onura Publikoko Mendien (OPM) Katalogoa onetsi duen Nafarroako Gobernu Zibilaren 1912ko maiatzaren 14ko Zirkularraren arabera, eremu horrek 3, 82, 89, 349, 354, 361, 363, 408, 409, 410, 411, 413, 414, 415, 418, 422, 423, 424, 431, 433, 442, 454, 472, 473, 524, 530, 531, 533, 534, 545, 550, 551, 563, 564, 580, 581, 603, 613, 614, 620, 621, 624, 625, 626, 628, 631, 635 eta 636 zenbakietako OPMak ukitzen ditu, guztira, 25.017,11 ha.

    “Belate” eremuan ondoko hiriguneak sartzen dira: Almandoz, Zozaia, Berroeta, Aniz, Ziga, Zigaurre, Arraioz, Ola eta Beruete. Hirigune horiek eremuko mugen koherentziagatik sartu dira eta, haietan, hirigintzari buruzko araudiak eta planifikazioak xedatuari jarraituko zaio.

  5. artikulua. Pilotaje Batzordea.

  6. Pilotaje Batzordea sortuko da. “Belate” gunearen kontserbazioa kudeatzeko kontsulta eta partaidetza organoa izanen da. Mendien titularrak diren entitateetako ordezkariek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko ordezkariek osatuko dute.

  7. Pilotaje Batzordeak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Kudeaketa planean jasotako neurriak bete daitezela sustatzea. Aurreikusitako egutegia betetzen saiatuko da eta planaren neurriak aplikatzeko ahalmena duten eskualdeko eragile guztien lankidetza eta koordinazioa bultzatuko du.

    2. Planaren lan-programa dauden aukeretara egokitzea, Planaren neurriak ahalik eta errazen eta modurik eraginkorrenean aplikatzen direla errazteko.

    3. Proposamenak egitea Planean ezarritako ekintzak eraginkorragoak izan daitezen, aurreikusitako helburuak betetzeari begira.

    4. Foru Komunitateko Administrazioari adieraztea Kudeaketa Planaren garapena baldintza dezaketen ekintzak edo mehatxuak.

    5. Planaren betetze-maila aldian behin ebaluatzea, eta entitate, administrazio eta organo eskudunei eskatzea neurriak garatzeko behar diren konpromisoak bete ditzatela.

    6. Natur baliabideen azterketa eta ikerketa bultzatzea, baita gizarteak baliabide horiek ezagut ditzala eta haiekin goza dadila ere, betiere haien balioekiko errespetua eta ingurumen hezkuntza sustatuz.

    XEDAPEN GEHIGARRIAK

    Lehen xedapen gehigarria.–Gaikuntza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari.

    Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen zaio behar diren tramiteak egin ditzan foru dekretu hau eta, bidezkoa bada, plana aplikatzeko behar den kostu ekonomikoaren kalkuluak Europar Batzordeari igortzeko, Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko maiatzaren 21eko Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentarauaren 8. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

    Bigarren xedapen gehigarria.–Lotutako araudia.

  8. Lanzko Basajaun Etxea kobazuloaren natur erreserbari dagokionez (RN-5), oso-osorik “Belate” lekuan sartutako espazioa baita, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean eta Nafarroako natur erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak onesten dituen uztailaren 6ko 230/1998 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera arautuko da.

  9. Leurtzako urtegietako aisiarako natur eremuari dagokionez (ARN-2), zati batean “Belate” izeneko lekuan sartutako espazioa baita, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean eta Leurtzako urtegiak aisiarako natur eremu deklaratu eta haren babes araubidea ezartzen duen irailaren 2ko 308/1996 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera arautuko da.

  10. Leku honen barrenean, onura publikoko mendi gisa katalogatutako eremuan, Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

    AZKEN XEDAPENAK

    Azken xedapenetako lehena.–Kudeaketa Planaren indarraldia.

  11. Hauxe da foru dekretu honen bidez onesten den Kudeaketa Planaren indarraldia:

    1. Mugagabea, funtsezko elementuei, azken helburuei, arauei eta jarraibideei dagokienez.

    2. 10 urtekoa, espero diren emaitzei eta jarduketei (neurriak) dagokienez. Epe hori bukatutakoan, plana berraztertuko da.

  12. Hala ere, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak uste baldin badu planean aurreikusirik ez zegoen funtsezko gorabeheraren bat gertatu dela, gunearen balioen zainketan eragina izan dezakeena, plana berraztertzen edo aldatzen ahalko da.

  13. Kudeaketa Plana ukitzen ahal duen edozein aldaketa edo berrikuspen foru dekretu bidez onetsi beharko da.

    Azken xedapenetako bigarrena.–Beste plan batzuekiko erlazioa.

  14. Foru dekretu honek onesten duen plana bat etorriko da aniztasun biologikoaren kontserbazioari buruz ezartzen diren maila goragoko planekin, eta, zehazki, Nafarroako Naturgune Babestuen Sarerako jarduketa-ildo orokorrak finkatzeko onesten direnekin.

  15. Dena dela, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, kudeaketa plan honetako zehaztapenak zuzenean aplikatu beharrekoak dira, eta tokiko entitateen hirigintzako udal planeamenduan sartuko dira, planeamendua egitean edo berraztertzen denean, galarazi gabe foru dekretu honen 2. artikuluan hiriguneez ezarritakoa. Hori horrela, oraingo lurralde antolamendurako edo antolamendu fisikorako tresnak, kudeaketa plan honen aurkakoak badira, egokitu beharko dira, lehenbizikoz aldatzen edo berrikusten direnean.

    Azken xedapenetako hirugarrena.–Garatzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR