104/2016 FORU DEKRETUA, azaroaren 16koa, 7/2013 Foru Dekretua aldatzen duena. Azken foru dekretu horren bidez, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzaturiko gastuak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen dituen erakundea baimendu eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezarri ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1 artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari, bere foru antolamendu orokorraren indarrez, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren inguruko gaietan duen eskumen esklusiboa esleitzen zaio, ekonomiaren antolamendu orokorraren arabera. Bere foru araubidearen arabera, Nafarroak erabateko eskumena du foru erakundeen osaera, eskumenak, antolamendua, funtzionamendua eta araubide juridikoa arautzeko eta Nafarroaren berezko antolamenduaren berezitasunaren ondoriozko administrazio prozedurako arauei eta bere Administrazioaren araubide juridikoari buruz, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 49. artikuluko 1. idatz-zatiko a), c) eta e) letretan xedatu bezala.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduak, nekazaritzako politika bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoak, Kontseiluaren 352/78 (EE), 165/94 (EE), 2799/98 (EE), 814/2000 (EE), 1290/2005 (EE) eta 485/2008 (EE) Erregelamenduak indargabetzen zituen. Bertan ezartzen denez, Europar Batasuneko estatuek NBEUF eta LGENF funtsek finantzatutako ordainketak kudeatzeko ardura duten zerbitzu edo erakundeak baimendu behar dituzte erakunde ordaintzaile gisa.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua hainbat alderditan (erakunde ordaintzaileak eta beste organo batzuk, kudeaketa finantzarioa, kontuen likidazioa, bermeak eta euroaren erabilera) osatzen duen Batzordearen martxoaren 11ko 907/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuan, erakunde ordaintzaileak baimentzeko irizpideak finkatu dira.

Europar Batasuneko nekazaritza arloko funtsak ordaindu eta koordinatzeko erakundeen araubidea ezartzen duen apirilaren 28ko 521/2006 Errege Dekretuak beren erakunde ordaintzaileak eta erakunde ziurtatzaileak baimentzeko ahalmena ematen die autonomia erkidegoei. Autonomia erkidego bakoitzak erakunde ordaintzaile bakar bat baimendu behar du NBEUF eta LGENFko ordainketak kudeatzeko.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidezko landa garapeneko laguntzei buruzkoak eta Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua indargabetzen duenak, 65. artikuluan xedatzen du landa garapenerako programa bakoitzerako Europar Batasuneko estatuek, erakunde ordaintzaileaz eta erakunde...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR