104/2015 FORU AGINDUA, apirilaren 16koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana. Honen bidez Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren (establezimendu iraunkorrak) autolikidaziorako S-90 eredua onesten da, 2014ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 artean hasitako zergaldietako, eta aitorpenak aurkezteko arauak ematen dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboak, zerga hori arautzen duen abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 80. eta 81. artikuluetan ezarritakoarekin bat, beharturik daude zergaren aitorpena aurkeztera, haren diru-sarrera zehaztu eta egitera eta behar diren dokumentu eta egiaztagiriak aurkeztera, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ezarritako tokian eta moduan.

Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuak Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan tributuen aplikaziorako teknika elektroniko, informatiko eta telematikoen ugaritzeari eta hobetzeari heltzen die, alde batetik tributudunek errazago bete ahal izateko tributu betebeharrak (bai materialak bai formalak), eta bestetik, errespetatzeko haien eskubideak eta bermeak, eta, azkenik, tributuen aplikazioan Administrazioaren eraginkortasuna areagotzeko.

Beraz, Nafarroako Zerga Ogasunak aitorpenen aurkezpen telematikoaren arloan duen esperientziaren arabera, eta kontuan izanik tributudunek gero eta gehiago eskatzen dutela teknologia berriak erabili ahal izateko aukera Zerga Administrazioarekin dituzten harremanetan, xedatzen da, aurreko ekitaldietan bezala, bide telematikoa izan dadila sistema bakarra S-90 eredua aurkezteko, foru agindu honen bidez onesten den eredua, hain zuzen ere.

Foru agindu honetan Interneten bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura finkatzen dira. Gainera, Nafarroako Zerga Ogasunak prestatu duen laguntza programa erabiltzen ez duten tributudunek bidali beharreko aitorpen-likidazioen fitxategiek eduki beharreko erregistroen diseinuak zehazten dira. Aipatutako erregistroen diseinuak Nafarroako Zerga Ogasunaren web-orrialdean zehazten dira, Interneteko helbide honetan: http://www.hacienda.navarra.es.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan xedatutakoaren arabera bi administrazioei ordaintzen dieten eta Nafarroakoaz besteko araudia aplikatzen duten Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren (establezimendu iraunkorrak) subjektu pasiboei dagokienez, fitxategi bat bide telematikoen bidez bidaliz aurkezten ahalko dituzte aitorpenak. Fitxategi hori araudia aplikatzen duen administrazioak eredu bakoitzarentzat zehazten dituen erregistroen diseinuetara egokituko da. Beste bide bat 320 eredua aurkeztea da, hots, “Nafarroakoaz besteko araudiko Sozietateen gaineko Zerga” izenekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren uztailaren 5eko 257/2013 Foru Aginduaren bidez onetsia.

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 28ko 23/2010 Foru Legeak sartutako aldaketetara egokitu behar da S-90 eredua. Zergaldi honetako aitorpeneko berritasunik handienen artean, aipatu behar da aldatu egin dela, ikerketa zientifikorako eta berrikuntza teknologikorako jarduerengatiko kenkariari dagokionez, eduki zehatza. Zergaldi honetan, ikerkuntza eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR