103/2017 FORU AGINDUA, abuztuaren 28koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana. Honen bidez ezartzen dira aurkezpen moduak, aitorpena egiteko betebeharra, aurkezteko epea, ordainketa modua, dokumentazioaren aurkezpena eta baldintza orokorrak eta prozedurak, 652 eredua telematikoki aurkezteko (“Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga. Oinordetzak. Bizi-aseguruak. Autolikidazioa”).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren abuztuaren 27ko 345/2012 Foru Aginduak ezarri zuen autolikidazioaren araubidea “mortis causa” negozio juridikoen likidazio eta ordainketarako prozedura gisa, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren esparruan, eta 650, 651, 652 eta 660 ereduak onetsi zituen. Bestetik, aipatu foru aginduan xedatzen da ezen 652 eredua (“Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga. Oinordetzak. Bizi-aseguruak. Autolikidazioa”) erabili beharko dela bizi-aseguruko eragiketetarako, aseguratua hilez gero; betiere, kontratatzailea ez bada onuraduna, eta aseguratuak kontratatu badu edo aseguru kolektibo bat bada.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzeari buruzko apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legearen xedea da herritarren zerbitzuan izanen den administrazio elektroniko eraginkorraren ezarpena bultzatzea, teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak pixkanaka gehituz, teknologiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko administrazio prozeduren tramitazioan aurrera egin ahala. Arlo horretan eskuratu diren lorpenak eta onurak aipagarriak dira, batik bat Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuak indarra hartuz geroztik.

Orain arte, 652 eredua paper inprimatuan bakarrik aurkez zitekeen; orain, zergadunek errazago bete ditzaten beren tributu arloko betebeharrak, eta egunetik egunera bitarteko elektronikoak, informatikoak eta telematikoak garatuago daudenez, aipatutako ereduaren aurkezpen telematikoa gaitu da.

Kontuan izanik Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren erregelamenduaren 50.2 artikuluak ezartzen duela aldez aurretik pagatzekoak direla zergaren autolikidaziorako ereduak, ezin izanen da aitorpena aurkeztu ez baldin bada aurretik ordainketa hori tramitatu eta frogatu.

Ordainketa egin dela frogatzeko, kode bat (Erreferentzia Zenbaki Osoa) erabiltzea erabaki da. Nafarroako Zerga Ogasunaren ordainketa telematikoaren sistemari atxikitako finantza entitateetako sistema informatikoek kode hori automatikoki sortzen dute, haietan diru-sarrera egindakoan. Sistema hau, azpiegitura kriptografiko batean oinarritua, fidagarria, segurua eta bizkorra da, eta haren erabilera oso zabaldua dago finantza entitateen artean.

Nafarroako Zerga Ogasunak nahi du Foru Komunitatean diru-bilketaren kudeaketan laguntzaileak diren finantza entitate guztiak atxikitzea ordainketa telematikoaren sistema honi. Sistema hau aspalditik dago erabilgarri haren aplikazio telematikoetan. Hala, zergapekoak edo bere ordezkariak, ez zerga bulegoetara ez bankukoetara joan beharrik gabe, tramite guztiak egin ditzake Nafarroako Zerga Ogasunak bere eskura jartzen dituen web zerbitzuen bidez.

Hala ere, kontuan hartuta gaur egun finantza entitate guztiak ez daudela Nafarroako Zerga Ogasunaren ordainketa telematikoaren sistema horri atxikita, ordainketaren izapidea eta ordainketaren egiaztapena errazteko, Erreferentzia Zenbaki Osoa lortzeko bigarren modalitate bat sortzen da, hau da, aitorpenaren zirriborroa Nafarroako Zerga Ogasunaren web zerbitzuetan gordetzen da, egin beharreko ordainketaren datuak eskuratzen dira eta, finantza entitateak bere bezeroen eskura jartzen duen sistemaren bidez (bertaratuz edo entitatearen web zerbitzuen bidez), zerga ordaintzeko eta Erreferentzia Zenbaki Osoa lortzeko tramitea egiten da. Zenbaki hori lortu ondoren, Nafarroako Zerga Ogasunaren aplikazio informatikoaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR