103/2014 FORU DEKRETUA, azaroaren 5ekoa. Honen bidez autokarabanak hartzeko eta kanpatzeko eremuak antolatzen dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Autokarabanetarako zaletasuna edo turismo ibiltaria haziz joan da, nahiz eta gaur egungo egoerak, horren gaineko arau berariazkorik ez dagoenez, interpretazio okerrak eragiten dituen, autokarabanak bizitegi-ibilgailutako erabiltzeari aplikatzen zaizkion araudi desberdinen gainean.

Gai hau arautzeko, bat egiten dute zenbait eskumen-eremu desberdinek. Ibilgailuak bide publikoan aparkatzea trafikoko eskumenari dagokio, baina ibilgailuen kanpatzea turismoko eskumenaren menpe dago.

Esparru honetan, Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legearen 16. artikuluak ezartzen duenez, ostatu turistikoko establezimenduak honelaxe sailkatzen dira:

  1. Hotelak.

  2. Kanpaleku turistikoak.

  3. Turismoko aterpetxeak.

  4. Landetxeak.

  5. Turismoko apartamentuak.

  6. Arau berezien xede den beste edozein.

    Azken f) atal horrek Nafarroako Gobernua gaitzen du bestelako turismo ostatu modalitate batzuk arautzeko, erregelamendu bidez, esaterako bidaian diren autokarabanak eta antzeko ibilgailuak hartzeko eta kanpatzeko eremuak.

    Autokarabanak hartzeko eta kanpatzeko eremuak lurralde bateko toki mugatuak dira, berez turistikoa den helburua dutenak, eta hortaz, gutxieneko instalazio eta zerbitzu batzuk behar dituzte, ondokoekin lotutako arrazoiengatik: segurtasuna, bidaiarien kontrola, mugikortasuna, higienearen eta osasunaren arloa, eta ingurumenaren arloa.

    Eremu horiek ukipena izanen dute lurzoruan, naturguneetan, hiriguneetan eta ingurumenean, eta helburu turistiko nabarmena dute. Horrenbestez, beharrezkoa da ostatu hartzeko modu berri gisa hartzea, eta araudi turistiko berariazkoa onestea.

    Horregatik guztiagatik, foru dekretu honen helburua da behar diren beharkizunak eta baldintzak ezartzea bidaian diren autokarabanak eta antzeko ibilgailuak hartzeko eta kanpatzeko eremuetarako, halako moduz non bereiziko baitira aparkatzeko bakarrik diren instalazioetatik.

    Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko azaroaren 5ean egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat.

    DEKRETATU DUT:

    1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

    2. Foru dekretu honen helburua da bidaian diren autokarabanak eta antzeko ibilgailuak hartzeko eta kanpatzeko eremuak antolatzea. Ondoko hau ulertzen da eremu horiek aipatzean: behar bezala mugatutako lur eremuak, hornituak eta egokituak daudenak, jendearentzat irekiak daudenak aldi baterako okupa ditzaten prezio baten truke, mota horretako ibilgailuekin, zeinak eremu horietara iristen diren atseden hartzeko beren bidaian, kanpatzeko eta horietan bildutako hondakinak uzteko.

    3. Hurrengoak foru dekretu honen esparrutik kanpo daude:

  7. Autokarabanak eta antzeko ibilgailuak gelditzea eta aparkatzea, horretarako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR