102/2018 FORU DEKRETUA, abenduaren 12koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena, Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako berritze-tasari dagokiona.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19. artikuluan xedatzen denez, langile berriak administrazio publikoetan sartzea lege horretan bertan ezartzen diren muga eta baldintzekin eginen da. Ildo horretan, ezartzen da ezen, adierazitako eremu eta sektoreetarako, berritze-tasa gertatzen diren bajen ehuneko 100 izanen dela, gehienez; %115ekoa Erkidegoko Polizia Kidegoetarako, eta %75ekoa gainerako sektoreetarako. Horrez gain, berritze-tasa osoaren ehuneko 5 eskaintzen ahalko da, eta eskaintza hori bideratuko da langileen errefortzua behar dutela jotzen den arlo edo eremuetara.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Administrazio Erroaren eremuko plantillari buruzko datuak azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko lege horretan ezarritako berritze-tasarekin bat, ondorioztatzen da ezen 2018rako lan publikoaren eskaintza partzial hau, guztira, 189 lanpostukoa dela Administrazio Erroaren eremurako. Lan eskaintza hau 2017ko berritze-tasari dagokio, aipatu 6/2018 Legearen 19.Bat artikuluaren 3., 4. eta 5. apartatuetan ezartzen den bezala.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaian, Nafarroako Gobernuari proposatu dio 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onets dezan, berritze-tasari dagokiona. Eskaintza horretan 189 lanpostu sartu dira guztira Administrazio Erroaren eremurako.

189 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adina kreditu.

Azkenik, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa betetzeko, lan publikoaren eskaintza partzial honetako lanpostuetatik 13 sartuko dira %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandetan, eta, Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondoren, erreserba hori zer lanpostutan aplikatuko den zehazten da.

Bestalde, Barne Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi du beharrezkoa dela inspektoreorde lanpostuak betetzeko lan publikoaren eskaintza bultzatzea, aipatu kidegoaren funtzionamendu zuzena bermatze aldera.

Arestian aipatutako aurrekontuei buruzko legean aurreikusitako salbuespenei dagokienez, honakoa xedatzen da 19.Bat.7 artikuluan: lanpostu hutsak betetzeko tasak dakarren gehieneko lanpostu kopuruan ez dira sartuko barne igoerako prozesuen bidez betetzeko deitzen diren lanpostuak.

Inspektoreorde izateko 24 lanpostuak hutsik daude plantilla organikoan eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adinako dirua. Ez dira konputatzen aurrekontuei buruzko legearen berritze-tasaren ondorioetarako.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko abenduaren 12ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR