102/2017 FORU AGINDUA, azaroaren 13koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean eskola-garraioaren zerbitzuaren antolaketa eta haren funtzionamendua, eta eskola-jantokirako banakako laguntzak arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzari buruzko maiatzen 3ko 6/2006 Lege Organikoaren 4. artikuluak ezartzen duenez, “lege honen 3.3 artikuluan aipatutako oinarrizko irakaskuntza nahitaezkoa eta doakoa da pertsona guztientzat”. Lehen hezkuntzak eta derrigorrezko bigarren hezkuntzak osatzen dute oinarrizko hezkuntza (LOEren 3.3 artikulua).

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeen sarea berrantolatzeko arauak eman zituen martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretuak eskola-barrutiak ezarri zituen ikasleen eskolatzea antolatzeko zedarritze-unitate gisa; hartara, eskola-barrutia da irakaskuntza maila guztietako ikastetxeak (Haur Hezkuntzakoak, Lehen Hezkuntzakoak eta Bigarren Hezkuntzakoak) dituen geografia- eta populazio-unitate zehatza. Ikasleak barrutiko ikastetxe publiko bati atxikitzeak berarekin dakar Administrazioak behar diren zerbitzuak eman beharra hezkuntzarako eskubidea derrigorrezko irakaskuntza mailetan gauzatze aldera.

Eskola-garraio zerbitzua geroz eta handiagoa eta konplexuagoa denez, beharrezkoa da Hezkuntza Departamentuak jarduteko ildo nagusiak eta irizpideak zehaztea, eta foru agindu honen xedea da eskola-garraioaren zerbitzua antolatzeko eta haren funtzionamendurako jarraibideak eta eskola-jantokirako banakako laguntzak ezartzea.

Foru agindu honen ondorioetarako, ikasle onuradunak egunero edo astero bere ohiko bizilekutik ikastetxeraino eta ikastetxetik etxeraino egiten dituen bidaiak hartuko dira eskola-garraiotzat.

Gauzak horrela, foru agindu honek mugatu nahi du, lehenik, eskola-garraioaren zerbitzuaz balia daitezkeen ikasleak zein diren, egiten dituzten ikasketetatik eta eskolatuak dauden ikastetxeetatik abiatuz, betiere kontuan harturik martxoaren 13ko 69/1995, martxoaren 13ko 150/1996, martxoaren 30eko 109/1998 eta apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuek ezarritako eskola-zonifikazioa, eta alde batera utzita beste hezkuntza-programa batzuen bitartez zerbitzu hau jasotzen duten ikasleak, esate baterako: beka eta laguntza deialdiak. Halaber, zerbitzu hori nola emanen den zehaztu da, hots, batetik garraio kolektiboa eta bestetik garraiorako banakako laguntzak.

Garraiorako banakako laguntzei berariaz dagokienez, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuak eskatutakoari jarraituz, ikasturte bakoitzerako jarraibideak onesten dituen ebazpenean eginen da kostu ekonomikoaren gutxi gorabeherako aurreikuspena.

Horretaz gainera, foru agindu honek kontuan hartzen du derrigorrezkoak ez diren ikasketetako ikasleen garraio-zerbitzua guraso-elkarteekin eta bestelako entitate sustatzaileekin batera antolatzea, hutsik gelditzen diren eserlekuekin zer egin, eta eskola-garraioaren kudeaketaren eta gainbegiraketaren gaineko hainbat alderdi ere lantzen ditu besteak beste.

Halaber, foru agindu honetan arautzen dira garraioaren onuradun eta jantokiko erabiltzaile diren ikasleentzako jantokirako banakako laguntzak, honako hauetan arautzen diren baldintza beretan: 246/1991 Foru Dekretua, uztailaren 24koa, derrigorrezko irakaskuntza-mailetan Nafarroako ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako eskola-jantokiak arautzen dituena; eta 186/1993 Foru Agindua, maiatzaren 11koa, dekretu hura garatzen duena.

Horiek horrela, Estatuak irakaskuntza ez-unibertsitarioko eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatearen esku uztea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak eskola-garraioaren ezarpenaren eta kudeaketaren arloan ezartzen dituen eginkizunak betez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

    Foru agindu honen xedea da arautzea eskola-garraioaren onuradun eta jantokiko erabiltzaile diren ikasleentzako eskola-garraioaren zerbitzua antolatzeko eta haren funtzionamendurako jarraibideak, baita eskola-jantokirako banakako laguntzak ere.

    Foru agindu honen ondorioetarako, ikasle onuradunak egunero edo astero bere ohiko bizilekutik ikastetxeraino eta ikastetxetik etxeraino egiten dituen bidaiak hartuko dira eskola-garraiotzat.

  2. artikulua. Eskola-garraioaren ikasle onuradunak.

  3. Foru agindu honen bidez ezartzen diren neurriek helburu nagusi bat dute: Nafarroako Foru Komunitatean kokatuta eta Nafarroako Gobernuaren mende dauden ikastetxe publikoetan, Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak egiten dituzten ikasleen eskola-garraioa antolatu, koordinatu, bermatu edo laguntzea, baita Hezkuntza Bereziko eta Lanbide Heziketa Bereziko ikastetxeetan eta berariazko unitateetan ikasten duten ikasleena ere.

  4. Aurreko apartatuan zehaztu baldintzak bete eta, Nafarroako Gobernuak martxoaren 13ko 69/1995, martxoaren 13ko 150/1996 eta martxoaren 30eko 109/1998 Foru Dekretuen bidez ezarritako eskola-zonifikazioaren arabera, dagokien ikastetxe publikoan eskolatuak dauden ikasleek dute eskola-garraioko zerbitzua jasotzeko eskubidea, baldin eta ikastetxe hori ikaslearen ohiko bizilekua ez den herri batean baldin badago, hau da, ikaslearen ohiko bizitokia ez den herri batean dagoen ikastetxera joateko erabiltzen bada, salbu eta Hezkuntza Departamentuak zehaztutako inguruabarrak badaude edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe publikoetan eskolatutako ikasleak badira, edo desgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala izateagatik hiri-garraio publikoa erabiltzerik ez duten ikasleak badira.

  5. Aurreko puntuan sartutzat jotzen dira entzumen eta mugimendu desgaitasunak dituztenak integratzeko lehentasunezko ikastetxe publikoetan eskolatuta dauden ikasleak, Hezkuntza Departamentuak igorriak; orobat, hezkuntza-arrazoi hutsengatik, Hezkuntza Departamentuak hezkuntza bereziko ikastetxe pribatu itunduetara, edo ikastetxe pribatu itunduetako berariazko unitateetara edo hezkuntza-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateen curriculum egokituko programetara eskolatzera igorritako ikasleak.

  6. Era berean, eskola-garraioaren onuradun izanen dira, 1. eta 2. puntuetan adierazitako baldintzak beteta, Hezkuntza Administrazioaren eskariz (bai eskolatzearen hasieran bai horren jarraipenean) kasuan kasuko mailako lehen ikasmailako ikasketak eskola-zonifikazioaren arabera ez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR