101/2018 FORU DEKRETUA, abenduaren 12koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena, Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako berritze-tasari dagokiona.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19. artikuluan xedatzen denez, langile berriak administrazio publikoetan sartzea lege horretan bertan ezartzen diren muga eta baldintzekin eginen da. Ildo horretan, ezartzen da ezen, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa garatzeko hezkuntza arloko eskumenak dauzkaten administrazio publikoetarako, berritze-tasa gertatzen diren bajen ehuneko 100 izanen dela, gehienez, irakasle funtzionarioen kidegoetan sartzeko lanpostu kopurua zehazteari dagokionez. Horrez gain, berritze-tasa osoaren ehuneko 5 eskaintzen ahalko da, eta eskaintza hori bideratuko da langileen errefortzua behar dutela jotzen den arlo edo eremuetara.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasleen plantillaren datuak azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko aipatu Legean ezarritako berritze-tasari jarraikiz, ondorioztatzen da lan publikoaren 2018ko eskaintza partzial hau, Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleei dagokiena, 326 lanpostukoa dela. Lan eskaintza hau 2017ko berritze-tasari dagokio, aipatu 6/2018 Legearen 19.Bat.3 eta 19.Bat.4 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaian, proposamena egin diote Nafarroako Gobernuari onets dezan lan publikoaren eskaintza partziala, berritze-tasari dagokiona eta Hezuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako 326 lanpostu biltzen dituena.

326 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adina kreditu.

Azkenik, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina betetzeko, lan publikoaren eskaintza partzial honetako lanpostuetatik 23 sartuko dira %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandetan, eta, Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondotik, erreserba hori zer kidegotan, espezialitatetan eta hizkuntzatan aplikatuko den zehazten da.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko abenduaren 12ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partziala onestea.

    1.1. Lan publikoaren eskaintza partzial bat onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan 2018. urterako. Lan eskaintzak Hezkuntza Departamentuaren 326 lanpostu biltzen ditu, eta 2017ko berritze-tasari dagokio, Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.Bat artikuluaren 3. eta 4. apartatuetan aurreikusi bezala.

    1.2. Hauek dira lanpostuen xehetasunak:

    HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

    Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia

    Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

    –Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Gorputz Hezkuntza (gaztelaniaz). Sei lanpostu huts, A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 32138, 32152, 32173, 32868, 32880 eta 33770 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

    –Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR