101/2014 FORU AGINDUA, abenduaren 22koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana. Honen bidez “Gayarre eta Sarasate Nazioarteko Musika Lehiaketak” izeneko fitxategi informatizatua sortzen da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen Erregelamenduak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsiak, 52. artikuluan xedatzen duenez, titulartasun publikoko fitxategiak xedapen orokorren edo erabakien bidez sortu behar dira eta horiek Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu behar dira; 53. artikuluak, berriz, berariazko legeria betetzeko agintzen du, autonomia erkidegoen esku dauden fitxategiei dagokienez. Fitxategia sortzeko xedapen edo erabakiak izan behar duen edukia erregelamendu beraren 54. artikuluan azaltzen da.

Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuak Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen menpe dauden datu pertsonalen fitxategi informatizatuak arautzen ditu. Foru dekretu horren 2. artikuluak ezartzen du, fitxategien ezaugarriak aldatzeko, baita fitxategiak sortu eta kentzeko ere, fitxategiaren ardura duen unitatea zer departamenturen menpe edo zer departamenturi atxikirik dagoen, hango kontseilariaren foru agindua beharko dela.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 44. artikuluak dio administrazio espedienteak tramitatzean baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabili behar direla lagungarri gisa, betiere bermeak errespetatuz eta antolamendu juridikoak kasu bakoitzerako aurreikusten dituen baldintzak betez.

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuak, txosten bidez, azaltzen du fitxategi berri bat sortu behar dela, “Gayarre eta Sarasate Nazioarteko Musika Lehiaketak” deituko dena, hartan behar bezala jasotzeko eta tratatzeko lehiaketetan inskribatzen direnen datuak.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. “Gayarre eta Sarasate Nazioarteko Musika Lehiaketak” izeneko fitxategi informatizatua sortzea, jarraian adierazi bezala:

    1. Xedea eta aurreikusitako erabilerak: parte-hartzaileen informazioa jasotzea, Gayarre eta Sarasate Nazioarteko Musika Lehiaketen sustapena, komunikazioa, merkaturatzea, kudeaketa eta gauzatzea. Noizbait ere, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak erabiliko ditu datuak, argitalpenak eta azterketa estatistikoak lantzeko.

    2. Datuen jatorria: lehiaketetan inskribatzen diren eskatzaileek berek emandako datuak bakarrik jasoko dira...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR