100/2018 FORU DEKRETUA, abenduaren 12koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileen 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena, uztailaren 3ko 6/2018 Estatuaren 2018ko Aurrekontu Orokorraren Legean aurreikusitako berritze-tasari dagokiona.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztailaren 3ko 6/2018 Estatuaren 2018ko Aurrekontu Orokorraren Legearen 19. artikuluak ezartzen du langile berriak administrazio publikoetan sartzea lege horretan bertan ezartzen diren muga eta baldintzekin egingo dela. Ildo horretan, ezartzen da estatutupeko langileen lanpostuei buruz eta Osasun Sistema Nazionaleko osasun zerbitzu baliokideei buruz osasun-eskumenak dituzten administrazio publikoetarako, berritze-tasa gertatzen diren bajen ehuneko 100 izango dela, gehienez. Horrez gain, berritze-tasa osoaren ehuneko 5 eskaintzen ahalko da, eta eskaintza hori langileen errefortzua behar dutela jotzen den arlo edo eremuetara bideratuko da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere organismo autonomoen plantillari buruzko datuak azterturik, eta Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko lege horretan ezarritako berritze-tasarekin bat, ondorioztatzen da ezen 2018ko lan publikoaren eskaintza partzial hau 236 lanpostukoa dela guztira: 233 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileenak eta 3 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun arloko langileenak. Lan eskaintza hau 2017ko langileen berritze-tasari dagokio, aipatu 6/2018 Legearen 19. artikuluan, 3. eta 4. apartatuetan ezartzen den bezala.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak eta Osasun Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaian, Nafarroako Gobernuari proposatu diote onets dezan 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala, berritze-tasari dagokiona, guztira 236 lanpostu biltzen dituena: 3 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun arloko langileenak eta 233 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileenak.

236 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adina kreditu.

Azkenik, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa betetzeko, lan publikoaren eskaintza partzial honetako lanpostuetatik 16 sartuko dira %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandetan, eta, Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondoren, erreserba hori zer lanpostutan aplikatuko den zehazten da.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko abenduaren 12ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partziala onestea.

    1.1. 2018. urterako, lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi da Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako eta haren erakunde autonomoetarako. Lan eskaintzak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun arloko langileen 236 lanpostu biltzen ditu, eta Estatuaren 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19. artikuluan, 3. eta 4. apartatuetan ezartzen den aurreikusitako 2017ko egonkortze-tasari dagokio.

    1.2. Hauek dira lanpostuen xehetasunak:

    Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR