10/2021 FORU DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, azaroaren 11ko 255/2015 Foru Dekretua aldatzen duena. Haren bidez arautu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko informazio geografikoaren tratamendua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

45. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 26a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 10/2021 FORU DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, azaroaren 11ko 255/2015 Foru Dekretua aldatzen duena. Haren bidez arautu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko informazio geografikoaren tratamendua. Azaroaren 11ko 255/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko informazio geografikoaren tratamendua arautu zen.

Kontuan izanik denbora igaro dela orduz geroztik, gomendagarria da aldatzea Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistemaren (SITNA) Koordinazio Batzordearen eta Batzorde Iraunkorraren osaera zehazteko modua, arintasun eta malgutasun handiagoa izan ditzan aldaketa organikoen edo bestelako aldaketen aurrean, maiz eragiten baitiete aipatu batzordeetan inplikatutako unitateei.

Hori horrela, bidezkoa da zehaztea informazio geografikoko sistemen arloan eskumena duen kontseilariari dagokiola ezartzea SITNAren batzorde horien osaera, erregelamenduak egiteko dagokion ahala erabiliz.

Horren haritik, gogorarazi beharra dago bere 129.3.e) artikuluan sendotzen dituela martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, sinpletasun eta efizientzia printzipioak, arauen eta erregelamenduen erregulazio onaren printzipioen barnean; horien arabera, arau ekimenak beharrezkoak ez diren administrazio kargak edo osagarriak direnak saihestu behar ditu, eta, bere aplikazioan, baliabide publikoen kudeaketa arrazionalizatu behar du. Xede hori du, hain zuzen ere, arau aldaketa honek.

Orobat, bidezkoa da eguneratzea SITNAren Plan Estrategikoa onesteko eskumenari buruzko erreferentzia, zeina jasota baitago azaroaren 11ko 255/2015 Foru Dekretu indardunaren 11.2 artikuluan, planaren indarraldia bukatu baita. Eskumen hori emanen zaio informazio geografikoko sistemen arloan eskumena duen departamentuko titularrari.

Horrenbestez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2021eko otsailaren 10ean egindako bilkuran hartutako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR