10/2019 FORU AGINDUA, otsailaren 20koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana. Honen bidez onesten da maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako soinuzko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren hiru lizentzia (bi Auritzen eta bat Iruñean) emateko lehiaketa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak lehiaketa publiko bat onetsi zuen 2017ko abuztuan (31/2017 Foru Agindua, abuztuaren 7koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko kontseilariarena) Nafarroarako erreserbatu diren eta erabilgarri zeuden hiru irrati lizentziaren eskaintza egiteko (lizentzia bat Nafarroako hiribururako eta bi Auritzen).

31/2017 Foru Aginduaren aurka, gora jotzeko errekurtso bat aurkeztu zuen merkataritza-etxe batek, eta hori baietsi zen Nafarroako Gobernuaren 2017ko azaroaren 22ko Erabakiaren bidez. Horren ondorioz, Iruñerako aurreikusitako lizentzia (105.6 MHz) kendu egin zen lehiaketa horretatik.

Bestalde, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren martxoaren 28ko 12/2018 Foru Aginduak deklaratu zuen Auritzerako aurreikusitako bi irrati lizentziak (93.2 MHz eta 97.9 MHz) eman gabe gelditu zirela. Foru agindu horrek 2017ko abuztuan deitu zen lehiaketa ebatzi zuen, irratirako aurkeztutako lau proposamenetako batek ere ez zuelako gainditzen irrati-programazioaren balorazioaren atalean aurreikusitako gutxieneko puntuazioa.

Soinuaren maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-hedapenari buruzko Plan Teknikoa onetsi zuen irailaren 1eko 964/2006 Errege Dekretuak I. eranskinaren 14. artikuluan jasotzen du pertsona fisikoek edo juridikoek zeharkako kudeaketaren bidez maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako irratiak ustiatzea. Eta errege dekretu horrek, II. eranskinean, pertsona fisikoek edo juridikoek zeharka kudeatzen dituzten maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako irratien zerrenda biltzen du; pertsona fisikoek edo juridikoek kudeatu behar dituzte irrati horiek erkidego bakoitzean.

Zehatz-mehatz, proposamen-txosten hau idatzi den egunean, Nafarroako Foru Komunitateak oraindik ere erabilgarri ditu 2017ko abuztuko lehiaketaren xede izan ziren hiru maiztasunak. Maiztasun horietako bi (93.2 Mhz eta 97.9 Mhz, hain zuzen) Auritz mugapekoak dira, eta hirugarrena (105.6 Mhz), berriz, Iruñekoa.

Lizentziak emateko aplikatu beharreko araudiak honako hauek dira: alde batetik, oinarrizko araudia, hau da, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorra; eta, beste aldetik, horren Nafarroako erregelamenduzko garapena, hots, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko 5/2012 Foru Dekretua.

Bi arauek ikus-entzunezko lizentziak emateko prozedura ezartzen dute, betiere lehiaketa publiko baten bidez egin beharko dena, baita aurkezten diren eskaintzak baloratzeko baremo batzuk ere; baremo horiek dagoeneko egituratuta daude foru araudian.

Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuak ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen arloan eskuduna den departamentuko titularrari esleitzen dio ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren lizentziak emateko lehiaketa publikoaren deialdia egitea. Legegintzaldi honetan, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak du eskumen hori, departamentu horren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuan adierazi bezala.

Amaitzeko, jaso behar da hiru irrati lizentzia horien lehiaketarako proposatzen diren oinarriek 2017ko lehiaketan sartu ziren hobekuntzei eusten dietela, 2012ko aurreko deialdiaren aldean. Hona hemen:

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioek bakarrik osatuko dute balorazio mahaia, eta ebaluazio-organo horretan ez da egonen behin-behineko langilerik (zuzendari nagusiak).

–Betebehar berri gisa ezartzen da ezen lehiaketa honetan lizentzia lortzen dutenek sei hilabeteko epean abiarazi behar dutela irrati-proiektua, hala bukaera eman dakien segurtasun juridikorik gabeko egoerei, esaterako aurreko lehiaketen ondorioz izandakoei, onartutako lizentziak itzultzea exijitu zenean horiek ez ustiatzeagatik.

–Protagonismo handiagoa ematea irratien ekoizpen propioari eta tokiko edukiei. Eskaintzak baloratzerakoan, franko handitu da eskaintza bakoitzari ematen ahal zaion puntuazioa ekoizpen propioko edukien arabera, 2012ko deialdi publikoaren aldean.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Lehiaketa publiko bat deitzea Nafarroako Foru Komunitatean maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren hiru lizentzia emate aldera. Maiztasun horietako bi (93.2 Mhz eta 97.9 Mhz, hain zuzen) Auritz mugapekoak dira, eta hirugarrena (105.6 Mhz), berriz, Iruñekoa.

  2. Deialdia arautuko duten oinarriak onestea. Foru agindu honen eranskinean daude.

  3. Deialdi hau eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.nafarroa.eus) argitaratzea.

  4. Foru agindu hau igortzea Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Telekomunikazioen Ikuskapenerako Nafarroako Burutzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

  5. Administrazio bidea amaitzen ez duen foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Iruñean, 2019ko otsailaren 20an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

    NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN MAIZTASUN-MODULAZIOKO UHIN METRIKOEN SOINUZKO IRRATI-HEDAPENERAKO IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIO-ZERBITZUA EMATEKO LIZENTZIETARAKO LEHIAKETA PUBLIKOA ARAUTZEN DUTEN OINARRIAK

  6. oinarria.–Xedea.

    Agiri honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak emateko lizentzietarako lehiaketa publikoa arautu behar duten baldintzak ezartzea, Soinuaren maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-hedapenari buruzko Plan Teknikoa onetsi zuen irailaren 1eko 964/2006 Errege Dekretuan jasotako plangintzaren arabera.

    Lehiaketa honen xede dira plangintza horrek Nafarroarako ezarri dituen eta hutsik dauden hiru lizentziak:

    –Aurizko 93.2 Mhz-eko eta 97.9 Mhz-eko maiztasuna (Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren martxoaren 28ko 12/2018 Foru Agindua).

    –Iruñeko 105.6 Mhz-eko maiztasuna (Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren abenduaren 17ko 31/2015 Foru Agindua).

    Hiru irrati horietako bakoitzaren xehetasun teknikoa oinarri hauen I. eranskinean kontsultatu daiteke.

  7. oinarria.–Lizentziaren titularra izateko baldintzak.

    Lizentziak lortu ahal izateko, beharrezkoa da Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 25. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea. Ezin izanen dute eskaerarik aurkeztu dagoeneko herri horietarako irratiko komunikazio-zerbitzuaren lizentzia baten titular direnek.

    Ezin izanen dira lehiaketa honetara aurkeztu Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 26.1 artikuluak lizentzia baten titular izateko ezarritako eragozpenetakoren bat dutenek (ikus-entzunezkoaren arloko ordena publikoko arrazoiak).

    Nafarroako irrati-eskaintzan aniztasuna bermatu eta sustatze aldera, lehiaketa honen xede diren irratiko komunikazio-zerbitzuen lizentziak lortu nahi dituzten pertsona fisiko eta juridikoek eskaera bakarra aurkezten ahalko dute Iruñeko lizentziarako eta beste bat Aurizko lizentziarako. Eskatzaile batek eskaera bat baino gehiago aurkeztuz gero, lehenbizi erregistratzen dena baizik ez zaio onartuko, eta aurkezten dituen gainerakoak baztertu eginen dira.

    Horren ondorioetarako, enpresa talde bereko pertsona juridikoek lehiaketa honetarako eskaera bat baino gehiago aurkezten badituzte, ulertuko da, Merkataritza Kodearen 42. artikuluak aipatzen dituen kasuen arabera, eskaera guztiak eskatzaile bakar batenak direla.

    Eskaera bat elkarrekin aurkezten duten pertsona fisiko edo juridikoek ezin izanen dute beste eskaintzarik aurkeztu udalerri bererako, banaka nahiz beste edozein pertsona fisiko edo juridikorekin batera. Baldintza hori ez betetzeak berekin ekarriko du eskatzaile horrek udalerri horretarako aurkeztutako eskaera guztiak baztertzea.

  8. oinarria.–Nafarroako hizkuntza ofizialetan egindako programazioa.

    Zerbitzua emateko, lehiaketa honen xede diren lizentziek Nafarroako Foru Komunitatean koofizialak diren hizkuntzetatik edozein erabiliko dute komunikazio-hizkuntza gisa.

  9. oinarria.–Lizentzien iraupena eta aplikatu beharreko araubide juridikoa.

    Oinarri hauetan aipatzen diren lizentziak hamabost urterako emanen dira, deusetan galarazi gabe Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuaren 21. artikuluan eta Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 28.artikuluan aipatzen diren berritzeak.

    Lehiaketaren xede diren lizentziei aplikatu beharreko araubide juridikoa honako hau da: Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretua eta Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorra.

  10. oinarria.–Organo eskuduna.

    Eskaerak tramitatzea Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Komunikazio Zerbitzuari dagokio.

    Lizentziak adjudikatzea Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariari dagokio.

  11. oinarria.–Zerbitzua emateko baldintzak.

    6.1. Lizentzien adjudikazio-hartzaileak ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen eta telekomunikazioen arloan indarra duen araudia betetzera behartuta daude. Edonola ere, eskaeretan beren gain hartzen dituzten konpromisoak bete beharko dituzte, baita betebehar eta baldintza hauek ere:

    1. Lizentziaren xede den zerbitzua zuzenean ematea, horren gaineko negozio juridikoak egiteko aukera galarazi gabe, Nafarroako Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR