10/2019 FORU AGINDUA, otsailaren 13koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean baimendutako errentatzeko ibilgailu gidaridunak (EIG) identifikatzeko nahitaezko bereizgarriaren erabilera arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 182.4 artikuluak, azaroaren 20ko 1057/2015 Errege Dekretuak egin zion aldaketaren ondotik, autonomia erkidegoak gaitzen ditu errentatzeko ibilgailu gidaridunek kanpo-bereizgarriren bat eduki dezaten eskatzeko, baldin eta autonomia erkidegoek, aurretik, errentatzeko ibilgailu gidaridunei baimenak emateko eskumenak bereganatu badituzte, Estatuak delegatua.

Garraio Zerbitzuak uste du beharrezkoa dela identifikazio hori galdatzea, informazio eta segurtasun handiagoa emateko erabiltzaileei, batetik, eta garraioaren ikuskapen zerbitzuen zeregina errazteko, bestetik, egiazta dezaten jarduera garatzen dela arlo hori arautzen duen indarreko araudia betez.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honen helburua da Nafarroako Foru Komunitatean baimendutako errentatzeko ibilgailu gidaridunak (EIG) identifikatzeko bereizgarriaren erabilera arautzea.

  2. artikulua. Ibilgailuak identifikatzeko betebeharra.

    EIG klaseko baimena Nafarroako Foru Komunitatean daukaten errentatzeko ibilgailu gidaridunek foru agindu honen eranskinean deskribatzen den bereizgarriarekin identifikatuta egon beharko dute beti.

  3. artikulua. Bereizgarriaren deskribapena.

  4. Identifikatzeko bereizgarria autoitsasgarri bat izanen da. Eredua foru agindu honen eranskinean biltzen dena da.

  5. Eranskineko bereizgarrian biltzen diren zenbakiak eta urteak adierazten dute ibilgailua babesten duen baimena zer hiletan eta zer urtetan berrikusi behar den. Horretarako, bereizgarria ematen duen organoak marka bat eginen du dagokion hilaren zenbakian.

  6. artikulua. Bereizgarria ematea eta balio-aldia.

  7. Errentatzeko ibilgailu gidaridunei (EIG) baimenak emateko organo eskudunak emanen dizkio bereizgarriak baimenen titularrari, baimena ematen den unean bertan, baita bi urtean behin egin behar den bisa bakoitzean ere, edo ibilgailuak ordezkatzen direnean edo baimenak eskualdatzen direnean. Azken bi kasu hauetan aldatu den bereizgarria itzuli beharko da.

  8. Bereizgarria galtzen bada edo hondatzen bada, beste bat jarri beharko da; beraz, baimenaren titularrak beste ale bat eskatuko dio organo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR