10/2018 FORU DEKRETUA, maiatzaren 16koa, Helduentzako Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Bizitza guztian zehar garatzen den irakaskuntza iraunkorra da hezkuntza, eta horrelakotzat hartzea da Espainiako hezkuntza sistema gidatzen duen printzipioetako bat. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 5. artikuluak, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez izandako aldaketaren ondoren, ezartzen du ezen herritar guztiek eduki behar dutela bizitza osoan prestakuntza izateko aukera, eta, horrela, hezkuntza sistemaren barrenean eta kanpoan, garapen pertsonalerako eta profesionalerako ahalmenak, ezagupenak, trebetasunak eta gaitasunak eskuratu, eguneratu, osatu eta zabaldu. Artikulu horrek berak, bestalde, gehitzen du ezen administrazio publikoei dagokiela ikaskuntzarako eskaintza malguak sustatzea hezkuntza sistema titulaziorik gabe utzi zuten gazte eta helduei oinarrizko gaitasunak eta behar diren titulazioak eskura ditzaten.

Aipatu lege organikoak ezartzen duenez, helduen hezkuntzako berariazko curriculumak ezartzen ahal direla, erregelamendu bidez, aipatu legean ezarritako tituluetako bat eskuratzera bideratuak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko oinarrizko curriculuma ezartzen duen abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian ere adierazten da hori.

Bestalde, ekainaren 2ko 562/2017 Errege Dekretuaren azken xedapenetan azkenak ezartzen du Helduentzako Bigarren Hezkuntzak irakaskuntza akademikoak zein irakaskuntza aplikatuak biltzen ahalko dituela, eta haiek modulutan antolatzen ahalko direla, hiru jakintza-esparrutan: komunikazio esparrua, gizarte esparrua, eta zientzia eta teknologia esparrua. Esparru bakoitzak, bestalde, bi maila izanen ditu. Bestetik, esparru bakoitzean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren zer ikasgai sartzen diren ematen du aditzera, eta ohartarazten du bi urtean egin ahal izateko moduan antolatu beharko direla irakaskuntza horiek.

Uztailaren 20ko Foru Dekretuak, Helduen Oinarrizko Hezkuntza arautu eta ikasketa horien egitura eta curriculuma arautzen duenak, moduluei dagokienez, modu malguan eta irekian antolatzen ditu Helduentzako Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak, 562/2017 Foru Dekrrtuan adierazitakoarekin bat betiere.

Hezkuntza Departamentuak, apirilaren 22ko 24/2015 Foru Dekretuaren bitartez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren curriculuma garatu du. Haren bosgarren xedapen gehigarrian dioenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagozkion gaitasunak eta ezagutzak eskuratu nahi dituzten helduek beren egoera eta beharrei egokitutako eskaintza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR