10/2017 FORU LEGEA, ekainaren 27koa, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legea hein batean aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, SOZIETATEEN GAINEKO ZERGARI BURUZKO ABENDUAREN 28KO 26/2016 FORU LEGEA HEIN BATEAN ALDATZEN DUENA.

ATARIKOA

Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legeak muntako aldaketa bat egiten du patent box izeneko araubideari dagokionez; hau da, aktibo ukiezin jakin batzuetatik heldu diren errentak murrizteari dagokionez.

Zehazki, foru lege horrek indargabetu egiten du, 2016ko ekainaren 30etik aitzinako ondorioekin, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legean jasotzen den patent box araubidea, eta beste araubide bat ezartzen du egun horretatik aurrera, horrela betetze aldera BEPS Ekintza Planeko 5. ekintzan jasotako aginduak eta arlo horretan ELGEko Jardun Fiskal Kaltegarrien Foroak nahiz ECOFINeko enpresen Zerga-jokabide Kodearen Taldeak hartutako erabakiak. Lotura aldatuaren edo jarduera funtsezkoaren (“Modified Nexus approach”) estandar definituari segitzen dio araubide berriak, zeinaren arabera patent boxaren araubideko mozkin fiskala kalkulatu behar baita lotura zuzena ezarriz mozkin fiskala duen diru-sarreraren eta diru-sarrera hori lortzen laguntzen duen gastuaren artean.

Patent boxaren araubide berria ezarri bidenabar, abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legeko hamargarren xedapen iragankorrak, ELGEren eta ECOFINen jarraibideekin bat, aldi baterako araubide bat ezartzen du 2016ko ekainaren 30a baino lehen formalizatutako jabetza industrialaren edo intelektualaren ustiaketarako edo erabilerarako eskubidearen lagapenetarako. Aldi baterako araubide horrekin bat, 2021eko ekainaren 30era bitarte aplikatu ahal izanen da 24/1996 Foru Legearen 37. artikuluan ezarritako araubidea, 2016ko ekainaren 30ean indarrean zen idazketarekin.

Orain dela gutxi ELGEren eta ECOFINen erabaki eta jarraibide berriak heldu dira, eta horien arabera aldatu beharra dago Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen hamargarren xedapen iragankorreko araubide iragankorra, halako moduan non 2016ko abenduaren 31ra bitarte soilik utziko baita aplikatzen entitate lotuei 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina erositako jabetza intelektualeko edo industrialeko aktibo jakin batzuen lagapenaren kasuan.

Xede horrekin aldatzen da, hain zuzen ere, abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legeko hamargarren xedapen iragankorra: ekiditea 2016ko ekainaren 30a baino lehenagoko sei hilabeteen barruan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR