10/2015 FORU LEGEA, martxoaren 18koa, hein batean aldatzen dituena Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia), Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legea eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

FORU LEGEA, HEIN BATEAN ALDATZEN DITUENA PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGARI BURUZKO FORU LEGEAREN TESTU BATEGINA (EKAINAREN 2KO 4/2008 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUAK ONETSIA), SOZIETATEEN GAINEKO ZERGARI BURUZKO ABENDUAREN 30EKO 24/1996 FORU LEGEA ETA TRIBUTUEI BURUZKO ABENDUAREN 14KO 13/2000 FORU LEGE OROKORRA

ZIOEN AZALPENA

Araudi fiskala aldatzeko eta jarduera ekonomikoa pizteko neurriak hartzeko abenduaren 24ko 29/2014 Foru Legeak hainbat agindu aldatu ditu Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginean (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia).

Aldaketetako batek aipatu testu bateginaren 60. artikuluan du eragina, hau da, aurrezkiaren likidazio-oinarri bereziaren karga-tasak ezartzen dituen horretan.

60. artikulu horren eskalan, aipatu 29/2014 Foru Legeak onetsia baita, bada desadostasun bat onetsitako karga-tasen eta ateratzen den kuota osoari dagozkion kopuruen artean.

Honela gelditu da 29/2014 Foru Legeak onetsitako eskalaren taula:

LIKIDAZIO-OINARRIA, ZENBATERAINO (eurotan) KUOTA OSOA (eurotan) OINARRIAREN SOBERAKINA, ZENBATERAINO (eurotan) APLIKATZEKOA DEN TASA (ehunekoa)
6.000 19
6.000,01 1.080 12.000 21
18.000,01 3.720 Gainerakoa 23
Begi bistakoa da lehenengo 6.000 euroei dagokien kuota osoa 1.140 eurokoa dela eta ez 1.080 eurokoa. Eta lehenengo 18.000 euroei dagokien kuota osoa ez dela 3.720 eurokoa, 3.660 eurokoa baizik

Ulertu behar da akats bat dela, tasen eta kuotaren arteko desadostasun bat baino gehiago, eta zuzendu egin behar dela, 60. artikuluko eskalaren taula aldatuta; jakina, onetsitako karga-tasetatik abiatuta, hau da, % 19tik, % 21etik eta % 23tik.

Bestetik, Hitzarmen Ekonomikoaren Negoziazio Batzordean Estatuarekin lortutako akordioen ondorioz, Foru Komunitateak Estatuan den araudi bera aplikatu beharko du energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergan. Energia elektriko berriztagarria ekoizteko Nafarroan kokatuta dauden instalazioen titularrak diren zergadun txikiei kalterik ez sortzearren, zerga horren aurreko araudian salbuetsita baitzeuden, kenkari bat ezartzen da zergadun horientzat pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta sozietateen gaineko zergaren kuota diferentzialean, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga dela-eta ordaindutako tributu-kuotagatik.

Bestetik, Araudi fiskala aldatzeko eta jarduera ekonomikoa pizteko neurriak hartzeko abenduaren 24ko 29/2014 Foru Legeak Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 51. artikulua aldatu du. Aipatu 51. artikuluaren gaur egungo testuan, benetako kuota eta gutxieneko tributazioa arautzen baititu, hutsune garrantzitsuak atzeman dira zerga kontzeptuak zehazteko eta haien edukia ulertzeko orduan. Bi hutsuneak konpontzearren, beste testu bat proposatzen da aipatu 51. artikuluarentzat.

Lehendabizi, 51.2 artikuluko benetako kuotaren kontzeptuak ez du inolako argitasunik ekartzen gutxieneko tributazioan. Areago, nahasmendua dakar. Horregatik, kentzea proposatzen da.

Gainera, gutxieneko tributazioaren beste kontzeptu bat ezartzen da, gaur egun indarra duenari estu lotua, baina haren akatsik gabea. Horrela bada, gutxieneko tributazioaren kontzeptu berrian (orain 51. artikuluko 2. idatz-zatian kokatua) bi helburu bilatzen dira:

Lehena Hura argitzea eta ulergarriagoa egitea.

Bigarrena Teknikoki hobetzea; izan ere, hutsune batzuk atzemanak ziren barreneko eta nazioarteko zergapetze bikoitzagatiko kenkariaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR