10/2015 FORU AGINDUA, abuztuaren 12koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, “Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Autolikidazioa eta ordainketa zatikatuak” izeneko 583 eredua eta “Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Jarduera urtarriletik urrira uzteagatiko autolikidazioa” izeneko 588 eredua onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Iraunkortasun Energetikorako Neurri Fiskalei buruzko abenduaren 27ko 15/2012 Legeak sortua da energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Abenduaren 26ko 24/2012 Foru Legearen bidez onetsi zen zerga horren aplikazioa Nafarroako Foru Komunitatean. Gainera, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren maiatzaren 7ko 163/2013 Foru Aginduaren bidez onetsi zen 583 eredua, zergaren autolikidazioa eta ordainketa zatikatuak egiteko.

Foru lege hori Konstituzioaren aurkakoa eta deuseza zela deklaratu zuen Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkuren Salak 2014ko ekainaren 26ko 110/2014 epaiaren bidez. Horrenbestez, 163/2013 Foru Agindua ere eraginik gabe gelditu zen, zerga honi dagokionez.

Berriki, Estatuak eta Nafarroako Foru Komunitateak energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga ordainarazteko aplikatzen ahal diren harmonizazio irizpideak adostu dituzte, Hitzarmen Ekonomikoaren 31 bis artikuluan jaso baitira. Artikulu horrekin bat, energia elektrikoa ekoizten duen instalazioa Nafarroako lurraldean dagoenean egokituko zaio Nafarroari energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga ordainaraztea. Instalazioa Nafarroako lurraldean eta lurralde erkidean dagoenean, hura baimentzeko eskumena duen administrazioari egokituko zaio zerga ordainaraztea.

Zerga hau ordainarazteko, hau da, energia elektrikoa ekoizten eta hura sistema elektrikora gehitzen duten jarduerak kargatzeko, funtsez eta formaz Estatuak ezarritakoak bezalako edukia duten arauak aplikatuko ditu Foru Komunitateak. Dena dela, Foru Komunitateak aitorpena eta diru-sarrera egiteko ereduak onesten ahalko ditu (gutxienez ere, lurralde erkideko datu berak edukiko dituzte), eta likidazioaldi bakoitzean diru-sarrera egiteko epeak ezarri; eredu horiek ez dira, funtsean, Estatuko Administrazioak ezarritakoetatik desberdinak izanen.

Foru Komunitateak, tributuak ezartzeko duen ahala baliatuz, martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legea onetsi zuen; horren lehen artikuluan energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga arautzen da.

Aipatu lehen artikuluaren Hamar.1 idatz-zatiak ezartzen duenez, zergadunak sortzapenaren ondoko azaroan daude behartuta zergaren autolikidazioa eta kuotaren diru-sarrera egitera, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren titularrak ezartzen dituen arau eta ereduei jarraituz.

Dena dela, arau orokor horrek salbuespen bat du, jarduera urtarriletik urrira arte uzten denean gertatzen dena; orduan, jarduera uzten den urte berean aurkeztu behar da autolikidazioa.

Bestetik, aipatu artikuluaren Hamar.2 idatz-zatiak ezartzen duenez, maiatzeko, iraileko, azaroko eta hurrengo urteko otsaileko 1etik 20ra bitarte, zerga-egitatea burutzen duten zergadunek urte natural bakoitzeko hiru, sei, bederatzi edo hamabi hilabeteko epeari dagokion ordainketa zatikatua egin beharko dute, Ekonomia, Ogasun...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR