1/2021 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, urtarrilaren 13koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

17. ALDIZKARIA - 2021ko urtarrilaren 25a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 1/2021 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, urtarrilaren 13koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen duena. ZIOEN AZALPENA

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren I. tituluan, Nafarroako tributu-araubidea Estatuko tributu-araubide orokorrarekin harmonizatzeko irizpideak arautzen dira.

Esparru horretan, lege testu horren 32. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroak, balio erantsiaren gaineko zergaren esparruan bere tributu-ahalmena erabiliz, Estatuan unean-unean indarra duten oinarrizko printzipio, funtsezko arau eta arau formal berak aplikatu behar ditu; hala ere, aitorpena eta diru-sarrerak egiteko bere ereduak onesten ahalko ditu.

Bestetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 53.1 artikuluan, Nafarroako Gobernuaren araugintzarako ahalmena erregulatzean ezartzen duenez, baldin tributu-araubide erkideko aldaketa batek behartzen badu Estatuan indarra duten arau substantibo eta formal berberak Foru Komunitatean aplikatzera Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak eman ditzake tributu arloko foru legeak aldatzeko behar diren foru lege mailako arauak, Nafarroako Parlamentuak eskuordeturik. Nafarroako Gobernuaren xedapen horiei “tributu harmonizaziorako legegintzako foru dekretu” izena emanen zaie baldin aipatutako legegintzarako eskuordetzearen ondorio badira, 14/2004 Foru Legearen 53.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Estatuan, Estatuko 2021erako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legeak aldatzen du edulkoratzaile erantsiak, naturalak nahiz gehigarri edulkoratzaileak, dituzten edariei aplikatu beharreko zerga-tasa, aurrerantzean ehuneko 21eko zerga-tasa orokorra izanen baitute; hain zuzen ere neurri hori konpromiso sozial baten ondorioa da, edari horien kontsumoa arrazionalizatzeko eta arduratsua izan dadin sustatzeko, bereziki haur eta gazteen artean.

Era berean, azaroaren 17ko 34/2020 Errege Lege-dekretuak, enpresen kaudimenari eta energiaren sektoreari laguntzeko presako neurriei buruzkoak, tributuen arloko bi neurri hartzen ditu aldi baterako, pandemia kontrolatzeko bigarren fasean osasun sistemaren erantzuna ziurtatzearren, kontuan hartuta populazioak nahitaez erabili behar dituela maskara kirurgikoak, erabili eta botatzekoak.

Horrela, 2020ko azaroaren 1etik 2021eko apirilaren 30era bitarte, balio erantsiaren gaineko zergan mantentzen da ehuneko 0ko zerga-tasaren aplikazioa COVID-19aren aurkako osasun-materialaren barne entregetan, inportazioetan eta Europar Batasunaren barruko eskurapenetan, horien hartzaileak entitate publikoak, irabazi-asmorik gabekoak eta ospitaleak direnean. 2020ko urriaren 31 arte, aplikazio hori araututa egon zen Ekonomiari eta enpleguari laguntzeko presako neurri osagarriei buruzko apirilaren 21eko 15/2020 Errege Lege-dekretuaren 8. artikuluan eta Urrutiko Lanari buruzko irailaren 22ko 28/2020 Errege Lege-dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarrian. Ondorio horietarako, kasu horretan badaude, subjektu pasiboek azaroaren 17ko 34/2020 Errege Lege-dekretu honek indarra hartu aurretik jasanarazi edo ordaindutako balio erantsiaren gaineko zergaren zuzenketa eginen dute, zergaren araudiaren arabera.

Nafarroako Foru Komunitatean, berriz, neurri hori arautu zen apirilaren 29ko 4/2020 Foru Lege-dekretuan, Koronabirusaren osasun krisiak eragindako inpaktuari erantzuteko presako neurriak onesten dituen horretan, hirugarren xedapen gehigarrian, zehazki, bai eta abuztuaren 17ko 8/2020 Foru Lege-dekretuan ere, Nafarroako Foru Komunitatean COVID-19aren kasu positiboen igoerak eragiten duen arrisku bereziko egoerari erantzuteko ohiz kanpoko neurriak onesten dituen horretan, laugarren xedapen gehigarrian.

Halaber, aurreko guztiaren osagarri, aldi baterako jaisten da BEZaren zerga-tasa, ehuneko 21etik 4ra, maskara kirurgikoen (erabili eta botatzekoak) barne entregetan, inportazioetan eta Europar Batasunaren barruko eskurapenetan, hartzaileak lehenago aipatutakoez beste batzuk direnean.

Bestetik, Turismoaren sektoreari, ostalaritzari eta merkataritzari tributu arloan laguntzeko presako neurriei buruzko abenduaren 22ko 35/2020 Errege Lege-dekretuak ezartzen du BEZaren ehuneko 0ko zerga-tasa aplikatuko dela COVID-19aren in vitro diagnostikorako osasun produktuetan eta txertoetan, horren bidez laguntzeko espainiarrek txertoa har dezaten eta osasun bilakaeraren diagnostikoa egin dadin pandemia erabat desagertu arte. Zergaren ehuneko 0ko tasa aplikatuko zaie, orobat, produktu horiek garraiatu, biltegiratu eta banatzeko zerbitzuei, horien erabilerak atxikiak dituen kostuak murrizteko eta zabaltzen direla bermatzeko. Subjektu pasiboen fakturazio sistemak egokitu behar ez izateko, eragiketa horiek, fakturetan, eragiketa salbuetsi gisa dokumentatuko dira. Dena dela, ehuneko zeroko zerga-tasa aplikatuta ere, horrek ez du mugatzen eragiketa egiten duen subjektu pasiboak jasandako balio erantsiaren gaineko zergan kenkaria egiteko eskubidea. Aurrekoarekin batera, eragiketa horiei aplikatu beharreko baliokidetasun-errekargurako tasa ere doitzen da.

Azkenik, araubide erraztuaren edukia estatuko araudira egokitzen da.

Horrenbestez, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legea aldatu denez, beharrezkoa da Tributu Harmonizazioari buruzko Legegintzako Foru Dekretu hau ematea Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzeko, zerga horri dagokionez, Foru Komunitatean aplika daitezen estatuan indarra duten arau substantibo eta formal berberak.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2021eko urtarrilaren 13an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Foru Legea aldatzea.

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen agindu hauek aldatzen dira, eta ondoren azaldu bezala gelditzen:

Bat.–37. artikulua. Bat. 1. Lehena. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

“Lehena. Hainbat substantzia edo gai, edozein jatorritakoak direla ere, baldin eta beren ezaugarri, aplikazio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR