1/2021 FORU LEGE-DEKRETUA, urtarrilaren 13koa, zerga arloko zenbait neurri onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

11. ALDIZKARIA - 2021ko urtarrilaren 18a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 1/2021 FORU LEGE-DEKRETUA, urtarrilaren 13koa, zerga arloko zenbait neurri onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko. COVID-19ak eragindako osasun publikoaren larrialdi egoera gertatu zenetik, zeinaren ondorioz Osasunaren Mundu Erakundeak nazioarteko pandemia egoera deklaratu baitu eta Espainiako lurralde osoan alarma egoera deklaratu baita martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernua arlo bateko eta besteko neurriak hartuz eta onetsiz joan da, osasun larrialdiak eragindako ondorio larriak arindu nahian.

Neurri horien artean nabarmendu beharrekoak dira zerga arlokoak, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren bidez esleituriko eskumenak erabiliz hartu direnak.

Besteak beste, 7/2020 Foru Legearen bidez, 4/2020 Foru Lege-dekretuaren bidez eta 5/2020 Foru Lege-dekretuaren bidez, neurri fiskalak onetsi dira koronabirusaren osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko.

Deskonfinamendu prozesua eta alarma egoera bukaturik, Espainia normaltasun berriaren etapan sartu zen. Fase horretan, botere publikoek eta osasun arloko agintariek neurriak hartzen jarraitu zuten, agerraldiak kontrolatzeko eta kutsadurak murrizteko asmoz.

Hala ere, udazkenarekin batera, kasuen kopuruak gora egin du Nafarroan, Espainiako gainerako lekuetan eta Europako herrialde gehienetan bezala, eta horrek berekin ekarri du neurri sorta berri bat abian jartzea, oinarri harturik alarma egoera berria, zeina urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren bidez deklaratu baitzen SARS-CoV-2 birusak eragindako infekzioen hedapenari aurre egiteko.

Foru lege-dekretu honen bidez, zerga arloko zenbait neurri berri ezartzen dira COVID-19ak jarduera ekonomikoen esparruan izandako eraginari aurre egiteko. Izan ere, jarduera murriztearekin batera, sarrerak murriztu dira, eta horren ondorioz oso zaila gertatzen ari da sortzen diren gastuei eta ordainketei erregulartasunez erantzutea.

Hori kontuan harturik, eta enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen finantza arazoak neurri batean apaltzeko asmoz, zerga arloko zorren ohiz kanpoko beste geroratze bat ezartzen da, apirilaren 6ko 7/2020 Foru Legearen bidez araututakoaren baldintza beretan. Geroratzen ahalko diren zorrak autolikidazio hauei dagozkienak dira: 2020ko laugarren hiruhilekoak, 2021eko lehengo hiruhilekoak, 2021eko urtarrilekoak, otsailekoak eta martxokoak, eta 2020ko abendukoak.

Era berean, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadunen kasuan, jarduera ekonomikoak gauzatzen dituztenak ez dira beharturik egonen 2020ko laugarren hiruhilekoari dagokion ordainketa zatikatua egitera.

Bestalde, zerga-oinarria sozietateen gaineko zergaren arabera zehazten diren zerga pertsonaletan, aldatu egiten da galerengatiko kenkariak egiteko eskatzen den antzinatasuna, baldin eta galera horiek gertatu badira kredituek balioa galtzeagatik zordunen balizko kaudimengabeziaren ondorioz. Hala, enpresa txikien eta autonomoen kasuan, eskatuko da hiru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR