1/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 15ekoa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, Kideak programa esperimentala ezartzea onesten duena, Nafarroan familia laguntzarik ez duten migratzaile gazteei arreta osoa emateko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

23. ALDIZKARIA - 2021ko otsailaren 1a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 1/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 15ekoa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, Kideak programa esperimentala ezartzea onesten duena, Nafarroan familia laguntzarik ez duten migratzaile gazteei arreta osoa emateko. Nafarroako Gobernuak, 2020ko abuztuaren 1ean egindako bilkuran, Nafarroa Suspertu Plana onetsi zuen. Planeko “Babes sozialaren sarea sendotzea” 22. lehentasunak dio, beste neurri batzuen artean, programa bat garatuko dela babesgabetasun-egoeran dauden adingabe atzerritarrak adinez nagusi izatera igarotzen direnerako.

Bestalde, Gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan, seigarren xedapen gehigarrian, programa esperimentalak ezartzeko aukera agertzen da, gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuko titularraren foru agindu baten bidez.

Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren arabera, departamentu honi dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak esleituak dituen eskumenak erabiltzea migratzaileei Nafarroan harrera egiteko eta horiek integratzeko.

Arau horietan ezarritakoa betetzeko, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak proposatzen du Kideak programa esperimentala ezartzea, bi urterako, Nafarroan familia laguntzarik ez duten migratzaile gazteei laguntza emateko eta arlo ezberdinetan lagun egiteko, haien autonomia eta emantzipazio prozesuetan, helduen bizimoduan integra daitezen. Programa amaitu aurretik, baloratuko da hura luzatzea, eta sartzea Gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak esleitzen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kideak programa esperimentala ezartzea onestea, Nafarroan familia laguntzarik ez duten migratzaile gazteei arreta osoa emateko. Programa eranskin modura ageri da.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 15ean.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

ERANSKINA

“KIDEAK” PROGRAMA ESPERIMENTALA, NAFARROAN FAMILIA LAGUNTZARIK EZ DUTEN MIGRATZAILE GAZTEEI ARRETA OSOA EMATEKO

1. Justifikazioa.

Azken urteotan erreferentziako pertsona heldu positiborik ez duten adingabeak Espainiako Estatura iristea erronka bat izan da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR