1/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 8koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, murriztapenak ezartzen dituena pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren metodoaren bidez kalkulatutako etekin garbia zehazteko, baita balio erantsiaren gaineko zergaren laugarren hiruhilekoari dagokion kuota ere, biak 30/2020 Foru Agindua aplikatzearen ondorioz sortuak. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 24ko 30/2020 Foru Aginduaren bidez, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua garatzen dira 2020. urterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

6. ALDIZKARIA - 2021ko urtarrilaren 12a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 1/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 8koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, murriztapenak ezartzen dituena pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren metodoaren bidez kalkulatutako etekin garbia zehazteko, baita balio erantsiaren gaineko zergaren laugarren hiruhilekoari dagokion kuota ere, biak 30/2020 Foru Agindua aplikatzearen ondorioz sortuak. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 24ko 30/2020 Foru Aginduaren bidez, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua garatzen dira 2020. urterako. COVID-19 koronabirusaren bilakaerak sortu duen egoeraren ondorioz, zeharo ohiz kanpokoa baita, premiazko neurri bereziak hartu dira, osasun publikoko arrazoietan oinarrituta. Neurri horiek sektore ekonomiko ugariren jarduera geldiarazi dute eta nabarmen eragin diete PFEZean zenbatespen objektiboaren araubidea eta BEZaren araubide erraztua dituzten subjektu pasiboei. Araubide horiek dagozkien indizeak eta moduluak onetsi ziren Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 24ko 30/2020 Foru Aginduaren bidez.

Aipatu araubideak aplikatzeak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren edo BEZaren kuoten etekin garbia zehaztea dakar, jarduera ekonomiko hori garatzeko ahalmena neurtzeko zeharkako unitateen arabera. Ahalmen hori nabarmen desberdina da orain, 30/2020 Foru Agindua egiteko eta onesteko orduan kontuan hartu zenarekin alderatuta.

Urtean zehar, zergadun horiei zuzendutako neurriak hartu dira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, hala nola lehendabiziko eta bigarren hiruhilekoei dagozkien ordainketa zatikatuak egiteko beharra kentzea eta jardunik gabeko aldiak ezartzea, zeinetan ez baita zenbatzen inongo modulurik etekin garbia zehazteko (honen arabera zehaztu ziren aldi horiek: deskonfinamenduaren faseen arabera, segurtasun neurri murriztaileen malgutasunaren arabera eta zenbatespen objektiboaren araubidearen mendean dauden jardueren ezaugarrien arabera).

Hala ere, egoera epidemiologikoa okerragotzeak ekarri du neurri berriak hartu behar izatea, jarduera ekonomiko guztia ukitu dutenak, baina gehiago zenbait sektore.

Horregatik, beharrezkotzat jotzen da murriztapen portzentaje batzuk ezartzea zenbatespen objektiboan etekin garbia zehazteko, 30/2020 Foru Agindua aplikatzearen ondorioz: %20 oro har, eta %35 merkataritzako zenbait jardueratarako, taxiaren sektorerako eta pertsonen garraiorako. Bukatzeko, %40ko murriztapena aplikatuko da ostatu eta jatetxeetarako, sektore horrek pairatu baititu gehien 2020an osasun arloan hartutako neurrien ondorioak.

BEZari dagokionez, 30/2020 Foru Aginduaren II. eranskinean ezarritakoarekin bat, hiruhilekoko kuotak kalkulatzeko, jarduera bakoitzaren indizeak edo moduluak biderkatu behar dira urte bakoitzeko urtarrilaren 1eko oinarri-datuekin, eta emaitza zati lau egin, eta, kasua bada, egoki den erregularizazioa aplika daiteke, bat etorriz BEZean zeinuak, indizeak eta moduluak aplikatzeko jarraibideetan ezarritakoarekin.

COVID-19ari aurre egiteko hartutako neurrien ondorioz, erreferentziako oinarri-datu horiek errealitatetik urrundu dira; horregatik, %20ko murriztapena ezarri zen lehendabiziko hiruhilekoko kuotan, eta jardunik gabeko aldiak (PFEZerako azaldu bezala) bigarren hiruhilekoan, baita horien ondoriozko murriztapena ere.

COVID-19aren bigarren olatuaren ondoren, handiak izan dira ondorioak BEZaren araubide erraztuaren mendean egon daitezkeen sektoreetan, beraz, beharrezkotzat jo da urteko murriztapen bat ezartzea, doitu behar dena 2020ko laugarren hiruhilekoari dagokion kuotaren ordainketan.

Hori guztia dela eta, foru agindu honek %20ko murriztapena ezartzen du BEZaren araubide erraztuaren urteko kuotan, 30/2020 Foru Aginduaren II. eranskinean jasotako zenbait jardueratarako. Horregatik, lehendabiziko eta bigarren hiruhilekoetan murriztapenak aplikatu zituzten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR